Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal musika eta sortzaileei hauspoa emango die Musikastek, berrogeita hamalaugarrenez

Zazpi kontzertu eta proiekzio bat jarriko ditu ikus-entzuleen eskura aurtengo Musikastek. Igandean hasi eta hilaren 16an bukatuko da euskal musikaren astea.

Gaur aurkeztu dute Musikasteren 54. ekitaldia.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/07

Zazpi emanaldi eta ikus-entzunezko bat, eta euskal musikaren eta bere sortzaileen difusioa. Horiek Musikasteren berrogeita hamalaugarren ekitaldiaren osagaiak. Gaur aurkeztu dute Euskal Herrian zein hortik gaindi erreferentziazkoa den musika jaialdia. Eresbilek  Euskal Musikaren Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak antolatuta, lan eskerga du atzean Musikasteren ekitaldi bakoitzak, eta igandean hasi eta hilaren 16ra arte egingo den honakoak ere hala du. Aurtengoak bi konpositore handi omenduko ditu: Juan Crisostomo de Arriaga haren heriotzaren bigarren m,ndeurrenean; eta Ricardo Sabadie, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Gaurko aurkezpenean Pello Leiñena  Eresbilen zuzendaria, Iñigo Salaberria Andra Mari abesbatzaren presidentea eta Andoni Sierra abesbatzaren zuzendaria; horiekin batera Aizpea Otaegi alkatea, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, eta Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko eta Gazteriako zuzendari nagusia.

Musikasteren programazioari eta herritarrei egingo zaien eskaintza jarri ditu nabarmen Otaegik eta harrotasuna adierazi du halako programa bat herrian hartzeko aukera izateagatik, “euskal musikaren hiriburu izango da Errenteria Musikastek dirauen artean”. Antolatzaileei esker ona adierazi die gainera, alkateak. Eresbili egiten duen lana eskertu dio Palenciak, “erreferente zarete, mugarria da musikaste eta euskal musikaren epizentro bihurtzen da Errenteria”. Erakunde arteko elkarlanari ere egin dio erreferentzia, eta horren garrantzia nabarmen jarri.

Ideia horrekin hasi du ere bere hitzaldia Iturbek: “Bada aitortzeko balioa 54 urtekop inbilbide luzea eginda, kontsolidatuta eta bizirik izatea musika jaialdia”. Estrategikotzat jo du Eresbil, “musika ondarea berreskuratzen egiten duen lanarengatik”. Argi adierazi du ez dela ondarea kaxoi batean gordeta izatekoa, “etorkizuna eman behar zaio, eta Musikaste bada horretarako agertokia”, Horrekin batera, ondare hori agertokira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hezitako jendeak eramango duela jarri du lehen lerroan, “bertako ondarea, bertako talentuek interpretatua”.

Sierrak eskerrak eman ditu Andra Mariren izneean jaialdia posible egiteagatik. Andra MAri Abesbatzaren zuzendariak ez dutela aurten lana erraza izango jarri du nabarmen, “errepertorioa ez da gozoki bat, erronka handia da eta landu dugu”. Bukatzeko hausnarketarako ideia bat utzi du Musikasteren balioa aintzat jarrita, “hemen egiten dena ez da edonon egiten”.

Handia da musikaste, asmoz eta atzean duen lanarengatik. Erreferentziazkoa da jaialdia eta aurten ere emanaldi bikainak eta paregabeak jarriko ditu ikus entzuleen eskura.

Emanaldietako sarrerak 8 euroan dira salgai Eresbil Fundazioan, Lekuona Fabrikan, eta online (klik hemen). Igande goizeko emanaldia, berriz, doakoa izango da.

Errepertorio klasikoa eta herrikoia uztartuta abiatuko dute aurtengo Musikaste. Lehen jarduera igandean, 10:00etan Andra Maria JAsokundearen elizan, Heinrich Walther organo jotzaile alemaniarraren eskutik. Arriaga eta Usandizagaren lanen gainean egindako bi moldaketa interpretatuko ditu, eta ondoren, Andra MAri abesbatzarekin batera, Tomas Garbizuren Misa benedicta ren hiru zati eskainiko ditu. Jarraian Errenteriako Udal Txistulari Taldeak kaleak girotuko ditu Karnaba Otxotea, Ereintza DAntza TAldea, eta Xenpelar Bertso Eskolarekin elkarlanean. Egitarauan, Jerman Intxausti, Raimundo Sarriegi, Javier Busto, eta Ricardo Sabadieren lanak.

Igandekoa bukatzeko 12:45ean Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estaliuan Errenteriako Musika BAndak kontzertua emango du. Arriaga, Jesuswu Guridi, Pedro Alberdi, eta Ricardo Sabadieren konposizioak joko dituzte,

Hortik aurrera, jardunaldi pedagogikoak egingo dituzte hilaren 12an eta 13an Zaria Koru Eskolak bideratuta. Imanol Elizasu zuzendariak gidatuta, ikasleek estilo eta garai ezberdinetan barrena bidaiatuko dute, ahotsa adierazpide nagusi hartuta. Musika herrikoia izango da protagonista hilaren 12an, Niessen Kulturgunean egingo duten Joseba Tapiaren Hauspoa proiektuarekin. Herri Arte Eskolak eta Iparraldeko Kontserbatorioak elkarlanean garatu dute eta bi ikastetxeetako trikitrixa ikasleek artistarekin batera bere errepertorioa interpretatuko dute.

Musika garaikidea, Akelarri taldearen gaineko dokumentala, Abesbatzen eguna, bukaerako kontzertua eta Hara Kontari jarduerekin osatu dute egitaraua. Horien gaineko xehetasunak ikusteko klik hemen.

Herritarrak Musikastera bertaratu eta gozatzera deitu dituzte bai antolatzaileek, baita erakundeen ordezkariek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.