Exkaxetik Añarbeko urtegira, Urdabururekin
Oarsoaldeko itzuliaren bosgarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 16rako.
Añarbe urtegia Oarsoaldeko itzuliaren bosgarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 16rako. Exkaxen hasiko dute ibilaldia, eta Berdabio eta Okilegiko zentral elektrikotik eta Añarbe urtegia ondotik pasata, urtegi azpian, Goizuetako errepidean bukatuko dute. Ibilaldia denera, bost ordukoa izango da.
Zeharbidearen xehetasun guztiak kontsultatzeko klikatu hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:35ean Lintzirinen hotela atzetik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordu horietan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Online ere egin daiteke izena ematea galdetegia beteta (klikatu hemen).
