Hondakinen bilketa eta ezabaketagatiko tasa ordaintzeko epea zabalik da
Aurtengo lehenengo seihilekoari dagokion zerga da, eta ekainaren 19a arte dago ordainketa egiteko aukera.
Pablo Iglesias kaleko edukiontziak Hondakinen bilketagatiko tasa ordaintzeko epea zabalik dagoela jakinarazi du udalak. Aurtengo lehenengo seihilekoari dagokion zerga da, eta ekainaren 19a arte dago ordainketa egiteko aukera, borondatezko epearen barruan. Epe hori bukatuta ordaindu ez dutenen kasuan, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak eta hortaz, errekarguarekin kobratu, baita sortzen diren ekintza gastuak ere.
Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko ditu udalak, hau da, ekainaren 19an. Erreziboa helbideratua ez duten herritarren kasuan, Zu! Arreta zerbitzuaren bidez egin dezakete ordainketa, edozein entitate laguntzaileetan edo webgune bidez (klik hemen).
