Kunkanak lehen batzar orokorra egingo du
Hilaren 16ko (larunbata) 10:00etan hasiko da batzarra. Lizeoko instalazioa bisitatzeko aukera izango dute bazkideek.
Urratsak egiten ari da Kunkana Lezoko Energia Berriztagarrien Komunitatea. Sortu zenetik jada hilabete batzuetako bidea du egina, eta orain, bazkideen lehen batzar orokorra egiteko txanda iritsi zaio eragileari: hilaren 16an (larunbata) egingo dute bazkideen topaketa, 10:00etan, Gezala Auditoriumean.
Informazioa banatu, eta hartu beharreko erabakiak adostu ondoren, mokadutxoa izango dute prest batzarrera joaten direnek. Gainera, Pasaia-Lezo Lizeoaren egoitzan jarritako instalazioa bisitatzeko aukera ere izango da.
“Gure komunitatearentzat lehenengo batzarra izanik mugarri garrantzitsua da batzarra”, esan dute Kunkanako Azterkaritza Kontseiluko kideek.
