Igandean, Buruntzara
Sasoiko zortzigarren irteera egingo du igandean (hilaren 10ean) Lezoko Xoxolur Mendi Klubak. Lasarte-Oriatik, Buruntza mendi alderako bidea egingo dute.
Xoxolurrekoak, apirilean egin zuten irteeran.Xoxolur Sasoiko zortzigarren irteera egingo du igandean (hilaren 10ean) Lezoko Xoxolur Mendi Klubak. Lasarte-Oriatik, Buruntza mendi alderako bidea egingo dute 2-3 orduko mendi buelta atseginean, betiere txikienen erritmoari kasu eginez. Txangoan izena emateko epea gaur (hilak 7, osteguna) bukatuko da; apuntatzeko Xoxolurren posta elektronikora mezua bidali behar da.
Hilaren 10eko 08:30ean egin dute hitzordua, Ijurkon, mendizaleek. Mugi txartela hartzeko eskatu diete bertan izango direnei, garraio publikoan joango direlako Lasarte-Oria aldera. Garrantzitsua: hamaiketakoa ez ahazteko eskatu dute. Goizeko irteera da.
