Teknologia berriak denen eskura jarriko ditu berriro TEKSek
Zortzi tailer antolatu ditu TEKS elkarteak Torrekuan hilabete honetan zehar.
Torrekua eraikina. Bertan kokatuta dago Humanitate Digitalen Ikerketa Zentroa. Zortzi tailer antolatu ditu TEKS elkarteak Torrekuan hilabete honetan zehar. Hilaren 12an izango da lehena, hilabeteko bigarren astearteetan egiten den Teknologia denontzat tailerra, eta Talaios kooperatibako langileek eguneroko teknologiak modu seguruan eta pribatuan erabiltzen irakatsiko diete bertaratzen direnei 17:00etatik 19:00etara.
Bi tailer hilaren 14an, migratzaileen erregularizazioan laguntzeko gakoak emango ditu elkarte horrek erakunde eta ekintzaileei begira, Sareak piztu pertsona migratuen ezohiko erregularizazioaren zerbitzura tailerraren bidez; 11:00etatik 13:00etara izango da. Arratsaldez berriz, Ostatze tailer irekia egingo du TEKsek 17:30etik 19:30era.
Hilaren 18an, jardunaldia antolatu dute Torrekuan: Teknologia libreak eta finantza solidarioak; 17:30etik 19:30era egingo dute. Oarsopedia wikihamaiketakoa egingo dute hilaren 19an, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, berriz, Eman sare sozial libreetarako jauzia tailerra, 17:30etik 19:00etara.
Hurrengo hitzordua, hilaren 26an izango da Basajaun elkartearen eskaera plataformaren aurkezpena egingo da Torrekuan. Elikadura tokikotik eraldatzeko, sukaldaritza komunitarioak bultzatzen dituen elkarte bat da Basajaun. Kasu honetan, Talaios Kooperatibak sortu duen janari eskaera egiteko plataforma nola sortu den erakutsiko dute. Azkenik, maiatzaren 28an (17:30-19:30) Bideojoko (mod) garapen tailerra antolatu dute. Software librea erabilita bideojokoen garapenean murgilduko gara Bideojoko (mod) tailerrean! Luanti joko librea oinarri hartuta mod propioak garatuko dituzte. Godot-ekin arituko dira baita ere.
Ekitaldi guztiak doakoak izango dira eta euskararen erabilera lehenetsiko den arren, edozein pertsonak parte hartu dezakeela gaineratu dute antolatzaileek.
Informazioa jaso eta izena emateko, online egin behar da. Klik egin hemen.
