Pilota, Koldobike Gezalan
Arkiruneko kideek Gipuzkoako Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute, 18:30ean hasiko da.
Arkirun Lezoko Pilota Klubeko kideek partida izango dute gaur (hilak 8, ostirala) Koldobike Gezala pilotalekuan. Zehazki, Gipuzkoako Udaberri Txapelketakoa izango da partida, bigarren mailako lehiaren barrukoa, eta Haurren kategoriakoa. 18:30ean hasiko da.
Eskuz binakakoan, Arkiruneko Etxarte-Aldaba eta Legazpiko Alonso-Goikoetxea neurtuko dira. Sarrera doan da, eta herriko pilotazaleei etxekoak animatzera joateko eskatu diete.
