Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Mendekosteak, hilaren 22tik 24ra

Lezoko Jai Batzordeak eta udalak 25 ekitalditik gorako festak prestatu dituzte. Euskal Jaia ekainaren 13an izango da.

Jai Batzordeko kideak, mendekosteen aurkezpenean.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/05/08

Hiru eguneko Mendekoste Jaiak aurtengoak. Hilaren 22tik (ostirala) 24ra artekoak. Hiru egun intentsu izango dira, 25etik gora direlako tarte horretarako Jai Batzordeak eta Lezoko Udalak prestatu dituzten ekitaldi eta jarduerak. Nola ez, pirata ukitua izango dute mendekosteek, Zabarre eta Maria Labaien Oarsoaldeko lehen festa handietan izango direlako beste behin. Asteon aurkeztu dute egitaraua batzordekideek eta udalak.

Aitzol Saizar Viaña Lezoko Kultura zinegotziak Jai Batzordeko eragile eta taldeei eskerrak eman dizkie, hilabete luzez ondutako egitaraua zehaztu dutelako elkarlanean: “Euren lanari eta jarrerari esker ospa ditzakegu jaiak, jai herrikoiak herriarenak dira, eta argi ikus dezakegu Lezon lan bikaina egiten dutela eragileek egitaraua aurrera eramateko”. Hasierako ekitaldiari, hau da, Zabarre eta Maria Labaienen etorrerari aipamen berezia egin dio Saizarrek: “Herritar oro, gazte, heldu, haur eta tarteko guztiak, denak pirataz janztera gonbidatzen ditugu Zabarre eta Maria Labaieni ongietorria egin eta festak gogotsu hasteko”.

Ainhoa Salaberria Garmendia kultur teknikariak azaldu du lezoar denentzat askotariko ekintzak jaso dituztela 2026ko programan. “Afari autogestionatu herrikoia ostiralean, Arkirun Klubeko finalak, buruhandi eta erraldoiak, kontzertuak, dantzak, kalejirak, ikuskizunak eta beste asko izango dira. Aniztasunak aberasten ditu herriko festak eta gustu guztietarako hitzorduak izango dira”, azaldu du teknikariak. 

Mendekosteetan eraso matxisten kontrako protokoloa indarrean izanen da. “Lezoko Jai Batzordeak, Udalak eta Mugimendu Feministak”, zehaztu du udalak, “lanketa handia egiten dute urte osoan Lezo parekideago baten alde, baina, bereziki herriko festak denontzat eta denon laguntzarekin” antolatzen direla aldarrikatu dute. Horregatik, indarkeria matxistaren aurrean arreta edo salaketa egiteko telefonoa egongo da (688 696 204) ostiral eta larunbat gauetan 00:00-06:00 bitartean.

Beheko zerrendan ikus daiteke egitarau oso-osoa. Edonola ere, udalak iragarri du etxe guztietako postontzietara iritsiko dela ekitaldien zerrendadun eskuorria. Udalaren webgunean ere eskura daiteke.

Euskal Jaia, ekainaren 13an
Mendekosteetatik hiru asteburu geroago izango da Lezoko Euskal Jaia, zehazki ekainaren 13an (larunbata). 09:30eko dianarekin hasiko da eguna, eta eguerdi partean herri kirol jaialdia jasoko du Gurutze Santuaren plazak Aratz Mugerza eta Xabier Zaldua aizkolariekin, eta Lierni Osa eta Ainitze Zumeta harri-jasotzaileekin. 12:00etan ere Tomas Garbizu Musika Eskolako trikitilarien taldeak kalebuelta hasiko du, eta segidan (12:30) Lezoko kantu jirak biraxka egingo du herrigunetik.

Arratsaldean, herri kirol gehiago, baina herri izaera oso nabarmenarekin: Lezoko taldeak, Donostiako beste talde bati aurre egingo dio herri kirol desafioan. Horren ondoren, 18:00etatik, Lezoko klasiko bat: Tiñeluren Sagardo Eguna.

2026ko Mendekosteak. Egitaraua.

Hilak 22, ostirala

  • 09:30. Herriko hezeguneetara bisita.
  • 17:45. Kaian, Zabarreri eta Maria Labaieni ongietorria.
  • 19:00. Zabarre eta Maria Labaien udaletxeko atarira iritsiko dira.
  • Jarraian. Pirata Txikiek pregoia irakurri, eta festei hasiera emango diete. Murixkaren Agurra ere izango da, eta erraldoi eta buruhandien kalejira hasiko da.
  • Ondoren. Karropoteoa Gurutze Santuaren plazatik hasita.
  • 21:00. Afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan.
  • 23:00. Karlos Saldise plazan, Olgetan taldearekin erromeria eta DJ Pattor.

Hilak 23, larunbata

  • 09:30. Eskualdeko dultzaineroekin diana.
  • 12:00. Koldobike Gezala pilotalekuan hasita, XX. mende hasierako erromerietako dantzekin kalejira.
  • 12:00. Aitona-Amonen Bordako bazkideen dantzak Gurutze Santuaren plazan.
  • 12:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 13:00. Gurutze Santuaren plazan, Lezoko Dantzazaleen emanaldia Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariekin.
  • 16:30. Tiñelun, truk txapelketa.
  • 16:30 Goiko Plazan, puzgarriak.
  • 17:00. Koldobike Gezala pilotalekuan, Arkirunen eskolakoen eta emakumeen Mendekoste Txapelketako finalak.
  • 18:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 19:30. Gurutze Santuaren plazatik, Elektrotxufla elektrotxarangaren irteera.
  • 22:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.
  • 23:00. Karlos Saldise plazan, kontzertuak: Sukena eta Txamakos. Ondoren, DJ Enabil.

Hilak 24, igandea

  • 09:30. Diana eskualdeko dultzaineroekin.
  • 11:00. Karlos Saldise plazan, gazte sortzaileen azoka.
  • 11:00. Goiko Plazan, toka, igela eta bote jokoak.
  • 11:30. Gurutze Santuaren plazan, Alaia galtzagorria izenburupeko txotxongilo emanaldia.
  • 12:30. Erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 17:00. Gurutze Santuaren plazatik, Altxorraren bila jarduera pirataz mozorrotua.
  • 19:00. Goiko Plazan, Eraitsi SL kale antzerkia.
  • 21:30. Gurutze Santuaren plazan, zezensuzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.