Pasaia Itsas Festibala, HITZAn
Pasaia Itsas Festibalaren gehigarri berezia argitaratu du HITZAk gaurko astekarian. Itsas ondarearen jaialdiari buruz jakin beharrekoak jaso ditu.
Hilaren 14tik 17ra, hau da, datorren asteko ostegunetik igandera jasoko du badiak Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia. Bi protagonista nagusi izango ditu: San Juan baleontzia, eta Kanada herrialde gonbidatua.
HITZAk itsas ondarearen gaineko gehigarri berezia kaleratu du gaur, OARSO BIDASOKO HITZA astekariarekin batera. Gainera, festibalaren jarraipen zabala egingo du hedabide honek.
Baliatu esteka hau gehigarri hori ikusteko (PDF artxibategia jaitsiko da).
