Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Udaleku Irekietan izena eman daiteke jada

Udalekuak uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira. Hilaren 18a da izena emateko azken eguna.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/08

Urtero bezala, Pasaiako Udalak Udaleku Irekiak antolatu ditu udako oporraldirako. Udalekuak Pasaian erroldatuta dauden edo udalerrian ikasten duten 2016 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrei begirakoak dira, bi urteak barne. Hau da, Haur Hezkuntzako Lehen Mailatik Lehen Hezkuntzako Laugarren Mailara arteko haurrek har dezakete parte.

Udalekuak uztailaren 1etik 30era bitartean izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara. Taldeak adina eta barrutia kontuan hartuta osatuko direla jakinarazi du udalak. Talde bakoitzak begirale bana izango du, eta askotariko jarduerak egingo dituzte: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoak edota irteerak igerilekura eta hondartzara. “Giro alai eta atseginean egingo diren aisialdirako jardueren bidez, herriko haurrek euskaraz eta berdintasunean jolastu eta herriaz gozatzeko aukera izango dute”, adierazi du udalak.

Aurten, eta lehen aldiz, zaintza zerbitzua eskainiko da lau barrutietan, 08:30etik 09:30era bitartean.

Izen emateak

Matrikulazio epea irekita dago jada, eta hilaren 18a (astelehena) izango da izena emateko azken eguna. Aurten 360 plaza daude udalekuetarako, eta izen emateetan zenbateko hori gainditzen bada, zozketa egingo dela aurreratu du udalak. Izen emateak Pasaiako Udalaren webguneko online tramiteen atalean edo HAZ bulegoetan egin behar dira.

Matrikulak 81,81 euroko kostua du, eta zaintza zerbitzuak 65 eurokoa. Hortaz, zaintza zerbitzuan eta udalekuetan izena ematen dutenek 146,81 euro ordaindu beharko dituzte. Ordainketa haurraren izenarekin egin beharko da, ondorengo kontu korrontean: Kutxabank ES55-2095-5400-02-1061652334. Familien errentaren arabera hobariak daudela jakinarazi du udalak.

Izena emateko orriarekin batera honako agiriak aurkeztu beharko dira: ordainagiria, haurraren osasun txartelaren kopia eta nortasun agiriaren edo familia liburuaren kopia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.