Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Altzate eraikitzeko lanak azken fasean dira

Altzateko hirugarren fasean 60 etxebizitza eta hotela eraiki dira; pasealeku osoa dago zabalik.

Emakume bat Iztieta-Ondartxoko zubia pasatzen, Altzate auzoko etxe berriak atzean dituela.Imanol Saiz Gomez de Segura
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/05/11

Altzate eraikitzeko lanak, azken fasean direla jakinarazi du Errenteriako Udalak eta azaldu, hirugarren fasea bukatuta, urrats garrantzitsua eman dela auzo horren eraikuntzan. 2023an hasi zituzten lanak, eta hirugarren fasean, 60 etxebizitza berri eta hotela eraiki dituzte. Gainera, oinezkoentzako zubiaren eraikuntzarekin hasitako Maria Zozaia pasealeke berriaren urbanizazio lanak ere bukatu dituzte.

Hala, Altzate kaleko 11 eta 13 zenbakietako bizilagunek eraikina eraikitzen bukatu ahala giltzak jasotzen joan direla zehaztu du. Hotelak 80 gela ditu eta apirila bukaeran zabaldu zuten.

Urbanizazio lanak bukatuta pasealekua osorik da zabalik; denera 5,4 kilometroko oinezkoen ibilbidea  osatu da ibaiaren bueltan Paisaia Planarekin bat eginez. Horrekin batera, 10.000 metro kuadrotik gora berdegune jarri dute erabilgarri, eta gainera, ibaiaren inguruan, 80 metro leheneratu dituzte ezponda profilatuz eta mareen zikloetara egokituta landare espezieak landatuta. Paselaeku berriak bidegorri sarea osatzen duela ere jarri du nabarmen udalak, “800 metroko tarte berria eraikita. Horrela, Arditurriko bide berdearekin eta lezoko udalerriarekin lotuta geratzen da”.

Nabarmentzeko beste arlo bat, Añarbeko uren saneamendu sarean egindako obra: “Garrantzitsua da, ibaiaren ibilgutik kolektore zaharra kentzeaz gain, Altamirako eta Lezoko Jaizkibel kaleko isurketak zuzentzea ahalbidetuko du”. Horren bidez, uraren kalitatea hobetu dute, Oiartzun ibaian eta Pasaiako badian ere.

Aurreikusitako plangintzaren arabera egiten ari dela industria lursailaren berroneratzea gaineratu du udalak, eta gogora ekarri, Ahotsa eta Musikaren Etxea ekipamendu berria eta aparkalekuentzako eraikuntza berria izango dituela espazioak: “Parking berri hori eraikiko den lursaila behin behinean OTA aparkaleku gisa egokituko da hurrengo egunetan, ibilgailuentzako 56 plazarekin”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.