Garaipenik ez Errenteriarentzat Gipuzkoako Herriartekoan
Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketan bi garaipen, Caballerok eta Larrak 22-15 eta 22-10, hurrenez hurren, irabazita.
Errenteria Gomazko Paleta taldea.Eple Markagailua alde jartzerik ez dute lortu Errenteria taldekoek. Errenteria eta Anoeta aurrez aurre jarri zituen asteburuan Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren final hamaseirenak gomazko paletan aurreko ostegunean, baina beste behin ere ez zuten gaipenik lortu etxekoek, 3-0 partziala eginda. Errenteria taldearekin aritu zen Arizmendi bakarka kantxa osoan, arregi eta Aizkorreta bikoteka, eta Murua banakakoan 7aren barruan. Emaitzak, 20-7, 20-19 eta 20-18. Joaneko partidetan baino estuagoa izan zen lehia itzulerakoetan, eta gutxigatik ez zituen lortu Errenteriak bi garaipen.
Txapelketa berean baina erremintan, bi garaipeneko aldea hartu dio Oiartzunek Zumaiari, eta hori horrela, aste honetako emaitzen esperoan, aukera handiak dira final laurdenak Errenteria eta Oiartzun aurrez aurre jarriko dituen derbia izateko. Itxaron behar jakiteko azkenean hala izango den.
Gipuzkoako lau eta erdiko txapelketan berriz garaipenak. Ostegunean jokatu ziren Fanderian opartidak, eta Caballero eta Larra irabazle izan ziren; lehenak 22-15 irabazi zuen eta bigarrenak, 22-10. biak ala biak forma ezin hobean dira une honetan.
Emaitza guztiak kontsultatzeko egin klik hemen.
