Los Zopilotes Txirriaos eta Ximaur Gaztañorocken
Gaztañoko jaietako aurtengo irudia eta jaietako lehen eguneko egitaraua zabaldu du jai batzordeak.
Gaztañoko jaietako irudia. Gaztañoko jai batzordeak jaietako lehen eguneko egitaraua zabaldu du, baita aurtengo jaietako irudia ere. Ekainaren 12tik 14ra eta ekainaren 23an —su festa— egingo dituzte festak. Musika emanaldi bikaina eskainiko du auzoak Gaztaño Rocken bederatzigarrenean, jaietako lehenengo egunean: Los zopilotes Txirriaos eta Ximaur taldea ariko dira ostiraleko—ekainaren 12ko— emanaldi horretan. Musikarekin jarraituko dute ondoren ere, baina Gaztetxean, Dj azkunekin eta Bukagaitz elkartean, DJ Gusturikarekin.
Kontzertua izango da lehen eguneko jarduera izar baina haurrekin hasiko dute festa. 18:00etan Pontx pailazoak oplaza beteko baitu bere emanaldiarekin. Ordubete geroago egingo du jaitsiera Maritxuk, auzoko buruhandiek eta trikitilariek lagunduta, eta 20:00etan berriz, Iratxo iturriko “edabe bedeinkatuarekin” egingo dute txotx hala nahi duten guztiek.
Munduan ezaguna den Gaztaño auzoko patata tortilla txapelketaren txanda helduko da 20:30ean.
Berrikuntzarik bada gainera, aurten. Jaiak hasi aurretik 12:00etan Abako euskal kosturoterapia elkartearen eskutik Arpillera Ibiltaria erakusketaren aurkezpena egingo dute Erabilera Anitzeko gunean. Jaian bitartean bisitatzeko aukera izango da. Abako elkarteak urteak daramatza auzo lokalean kokatuta tailerrak, ikastaroak eta beste jarduera batzuk antolatzen.
Jai batzordeak gogorarazi du Vatikanoa dela aurten jaietarako aukeratu duten gaia, eta horrekin lotuta, jaietako bigarren egunean, ekainaren 13an, egingo duten auzo afarirako mozorro proposamena ere. Jaien lehenengio eguneko egitaraua partekatuta, datozen asteetan joango dira aletzen beste egunetarako ondu dituztenak.
