Porco Bravo, Ratzinger eta Ximaur Niessen Kulturgunean
Larunbatean izango da punk-rock kontzertua Oarsomusikak antolatuta. Sarrerak, 16 euroan dira salgai.
Gerra eremu bihurtu du Niessen kulturgunea Oarsomusikak larunbaterako antolatu duen punk rock kontzertuarekin. Ez du Oarsomusikak ondutako emanaldiak inor epel utziko, argi esan dute. Oholtza gainean Ratzinger, Porco Bravo eta Ximaur taldeak. Bilboko Ratzingerrek geldialdi estrategikoa egingo du Jovenes promesas de la delinquencia birarekin Errenteria-Oreretan, eta ez dira bakarrik helduko udalerrira. Porco Bravo Barakaldoko (Bizkaia) taldeak rock gogorra eta ikuskizun bortitza ekarriko duela agindu dute antolatzaileek.
Abesti zahar eta berriak errepertorioan Barakaldokoak aretoa lehertarazteko prest omen datoz.
Hirukoa, Ximaur Oreretako taldeak osatuko du, eta OArsoaldeko punk rock eszenari omenaldia egingo diote azken horiek oholtza gainean kolaborazio ugarirekin ariko baitira: Odio taldeko Piki eta Gallo, Basura taldeko Beni, The Bobbys taldeko Jonko, Honako Putxua taldeko Pato, Yakolev 42, Electricas taldeko Maider, Korumbako Julen, Ke+Dako Jon eta Julen, TNTko Txema, Sutura taldeko anartza eta Zaratako Andoni,
Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak salgai dira jada online (klik hemen) edo presentzialki Arkaitza tabernan. Aretoko ateak 18:30ean zabalduko dituzte.
