Tipi-Tapa programa abiatu du Errenteriako Udalak
Galtzarabordako bizilagunek aspaldi egindako eskaerari erantzutera datorrela azaldu du udalak, auzoan topagune osasungarriak eta komunitate aktiboa sortzeko asmoz.
Adineko pertsonei zuzendutako Tipi-Tapa programa abiatuko du Errenteriako Udalak. Doakoa da jarduera, eta he,burua adinekoak aktibo mantentzea, ongizate fisiko eta emozionala sustatzea, eta harreman sozialak inadrtzea da. Programa hori asplditik eskatzen ari zirela azaldu du tokiko erakundeak, eta eskaera horri erantzuteko abiatu dutela udalerrian.
Hala, ibilaldiak Kirol Orientazio Zerbitzuko (KOZ) figuraren gidaritzarekin egingo dira, eta beste monitore bat ere ariko da dinamizazio lanetan. Pertsona bakoitzaren behar eta erritmoetara egokitzeko, bi talde antolatuko dituzte: talde azkarra, eta talde moderatua. Bigarren horretan ibilaldi irisgarriak egingo dituzte, atseden hartzeko aukera eskaintzen duena.
Hasiera batean maiatza eta ekainean antolatuko dute jarduera hori, baina aurrerago jarraipena izateko aukera aurreikusi dute.
Ibilaldiak ostiralero egingo dituzte, 11:00etan Galtzarabordako Urdaburu plazan, El parke erretiratuen klubaren ondoan. Parte hartzekoe z da aurrez izena eman behar eta adineko edozein pertsonek har dezake parte bere gaitasun, erritmo eta aukeren arabera.
