Trafiko aldaketak Pasaia Itsas Festibalaren harira
Hilaren 14tik 17ra egingo da laugarren edizioa, eta jaialdiak eragina izango du lau barrutietako trafikoan, hilaren 13tik 18ra bitartean.
Ostegunetik igandera (hilaren 14tik 17ra) Pasaia Itsas Festibalaren laugarren ekitaldia jasoko du Pasaiako badiak, eta jaialdiak eragina izango du lau barrutietako trafikoan, hilaren 13tik (asteazkena) 18ra bitartean. Donibaneko, San Pedroko eta Trintxerpeko sarbideak bertakoentzat izango dira soilik.
Donibane
Donibanera soilik auzotarrak, festibaleko antolatzaileak, jaiegunetan aparkatzea bermatua duten langileak eta zamalanak egiten dituztenak sartu ahal izango dira.
Donibane kalea itxita egongo da ordutegi hauetan:
- Hilak 14, osteguna: 13:00etatik 20:00etara.
- Hilak 15, ostirala: 13:00etatik ekitaldiak bukatu arte.
- Hilak 16, larunbata: 10:00etatik kontzertua bukatu arte, 01:00ak aldera.
- Hilak 17, igandea: 10:00etatik ekitaldiak bukatu arte.
Bizkaia eta Santiago plazak ibilgailurik gabe egon beharko dira hilaren 13ko 15:00etatik hilaren 18ko eguerdira arte edo eremua desmuntatzeko eta garbitzeko lanak bukatu arte.
Hilaren 17an barrutira sartzeko eta bertatik irteteko bidea itxi egingo da 10:15etik 11:30era, emakumeen Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa bertatik pasako delako. Ordutegi horiek, baina gutxi gorabeherakoak dira, eta aldaketak izan daitezke.
Bizkaia plazan zamalanak egin ahal izango dira ordutegi hauetan:
- Hilak 14, osteguna: 13:00ak arte.
- Hilak 15, 16 eta 17: 10:00ak arte.
Aparkaleku aldaketei aurre egiteko, udalak Nabalaldeako kaia ahalbidetuko du bertakoentzako eta eremu horietan aparkatzeko baimena dutenentzako. Gune hori hilaren 13ko 15:00etatik hilaren 18ko 08:00etara gaituko da, pabiloietako sarbideak errespetatuz.
Garraio publikoari dagokionez, autobusek ohiko ordutegia eta ibilbidea mantenduko dituzte, hasiera batean ez baita geltokirik kenduko. Ohiko ibilbidea eragozten duen egoeraren bat gertatuz gero, autobusak geltoki bakarra egingo du Meipiko biribilgunean, eta San Roke, Frontoia eta Lezo Bide 22-24 geltokiak aldi baterako kenduko dira, egoera hori konpondu arte.
San Pedro
San Pedroko biribilgunetik eta ekitaldiak egiten diren bitartean, ezin izango da ibilgailuz sartu Arraunlari, San Pedroko kaia, Torreatze eta Ondartxo pasealekua kaleetara. Pasabidea irekita egongo da bertakoentzat, aparkaleku bermatua duten langileentzat eta goizetan edota gauetan zamalanak egiteko ekitaldiak bukatu ondoren, betiere dagoen jende kopuruak ahalbidetzen badu.
Hilaren 13ko 08:00etatik hilaren 18ra arte ibilgailurik gabe utzi beharko dira Arraunlari kalea eta kai osoa. Hilaren 18an pixkanaka baimenduko da aparkatzea, desmuntatze lanak egin eta eremua garbitu ondoren.
Zamalanak ordutegi hauetan egin ahal izango dira:
- Hilak 14, osteguna: 08:00etatik 13:00etara.
- Hilak 15, 16 eta 17: 10:00ak arte.
Bertakoek eta eremu horietan aparkatzeko baimena dutenek gune hauetan aparkatu ahal izango dute:
- Herrerako oinezkoen pasabidearen azpiko orubea, lehen Rodolfo zena: hilaren 12ko 15:00etatik hilaren 18ko 08:00etara.
- Pasaiako Portu Agintaritzako ezkerraldean (hesia): hilaren 14ko 12:00etatik hilaren 17ko 20:00etara.
- Lonjako aparkalekuko solairu bat: hilaren 15eko 12:00etatik hilaren 17ko 20:00etara.
Garraio publikoari dagokionez, autobusak eta taxiak Esnabide kaletik ibiliko dira, ohiko ibilbide eta ordutegian, baina honako aldaketekin:
- E07 eta E09 lineek geldialdi guztiak mantenduko dituzte. Arazorik balego, Aingurako biribilgunean bukatuko lirateke lineak, arazoak konpondu arte.
- Trintxerpe eta San Pedroko goialdea lotzen dituen E08 lineak ohiko ibilbidea mantenduko du, baina 16:00etatik aurrera linea hori kendu egingo da festibalaren lau egunetan. Hori konpentsatzeko, beheko zerbitzua indartuko da, autobus handiagoak jarriz.
Trintxerpe
Trintxerpera bertakok, festibaleko antolatzaileak, aparkatzea bermatua duten langileak eta zamalanak egiten dituztenak sartu ahal izango dira. Gainontzeko barrutietan bezala, auzotarrek, antolatzaileek eta baimendutakoek honako aparkalekuetan aparkatu ahal izango dute:
- Herrerako oinezkoen pasabidearen azpiko orubea, lehen Rodolfo zena: hilaren 12ko 15:00etatik aurrera.
- Pasaiako Portu Agintaritzako ezkerraldean (hesia): hilaren 14ko 12:00etatik hilaren 17ko 20:00etara.
Garraio publikoari dagokionez, autobusak eta taxiak Euskadi etorbidetik ibiliko dira, ohiko ibilbide eta ordutegian, baina honako aldaketekin:
- E07 eta E09 lineek geldialdi guztiak mantenduko dituzte. Arazorik balego, Aingurako biribilgunean bukatuko lirateke lineak, arazoak konpondu arte.
- Trintxerpe eta San Pedroko goialdea lotzen dituen E08 lineak ohiko ibilbidea mantenduko du, baina 16:00etatik aurrera linea hori kendu egingo da festibalaren lau egunetan. Hori konpentsatzeko, beheko zerbitzua indartuko da, autobus handiagoak jarriz.
Antxo
Hilaren 17an Nafarroa etorbidea itxi egingo da 11:15etik 12:30era, emakumeen Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa bertatik pasako delako. Ordutegi horiek, baina gutxi gorabeherakoak dira, eta aldaketak izan daitezke. Denbora tarte horretan, barrutiko sarrerak eta irteerak Oarso kaleko biribilgunetik egingo dira.
Arau orokorrak eta gomendioak
Udalak eremu mugatuetako bizilagunei gomendatu die, beren ibilgailuak erabili behar izanez gero, eremu horietatik kanpo aparkatzeko. Aparkatzeko leku gutxi egongo denez eta bertakoentzat soilik izango direnez, bisitariei garraio publikoa erabiltzea gomendatu die udalak: autobusak, trena edo topoa.
Autobus loturak
Autobus loturak jarriko dira Donibanera Errenteria-Oreretatik (Ekialdebus), geltokiak Escalerillasen (Dbus eta Ekialdebus) eta Herreran (Dbus, Ekialdebus, Renfe eta Euskotren) eta Trintxerpe-San Pedro (Ekialdebus) lineako ohiko geltokiak.
Aldirietako aparkalekuak
Aldirietako aparkalekuak gaituko dituzte Irungo Ficoban eta Donostiako Illunben.
Motora
Motora zerbitzua jarriko da badian osoan zehar, Trintxerpetik (Escalerillas ondoko ontziralekua), San Pedrotik eta Donibanetik. Horrez gain, tren turistikoa ibiliko da Trintxerpetik (Correosen ondorengo geltokia) San Pedrora (Esnabide 2) bisitariak eramaten.
