Aniztasuna ospatuko dute
Hilaren 20tik 30era bitartean askotariko egitaraua antolatu du udalak Errenterian 11 kolore jaialdiaren 11. ekitaldirako.
Askotariko kulturek osatzen dute Errenteria-Oreretaren hiri paisaia. Aberastasuna da hori, zalantzarik gabe, eta aitortzearekin batera, ospatu egin behar zela erabaki zuen udalak. Horrela sortu zuen Errenterian 11 kolore jaialdia, udalerrian den aniztasuna aitortu eta ikusarazteko agertoki paregabea sortuz. Honakoa, 11 ekitaldia izango du. Haren atzean Errenteriako Udalak eta hamaika eragile.
Gaur goizean aurkeztu dute jaialdia; hilaren 20tik 30era hamaika ekitaldi eta jardueraz gozatzeko aukera emango die herritarrei: “Topaketak, askotariko diziplinak uztartzen dituen egitaraua. Topaketak, jolasak, gastronomia, musika, dantza, eta zinema baliatuko ditu jaialdiak, familiei, haurrei, gazteei, zein helduei bideratutako jarduerekin. Jarduera bakoitza elkartrukerako, elkarrezagutzarako eta errekonozimendurako espazio bilakatuko da, baita kulturarteko bizikidetzaren aldeko hausnarketarako eremu ere”. Jarduerak herritar guztientzat irekiak izango dira, eta doakoak. Hala ere, zenbaitetan aurrez izena eman beharko da edota doako sarrera bat eskuratu. Guztiak asteazkenetik igandera izango dira arratsaldez, bi astez, hainbat auzo eta gunetan.
Ospakizuna izango da, aniztasunaren jaia, baina aldarrikapenerako tartea ere bilakatuko da jaialdia eskubide berdintasunaren alde egingo baitu. Horrekin lotuta hausnarketari bidea zabalduko diote, auzolanaz, auzo borrokaz, arituta, eta bestalde, Hakim Rachni amiazig desplazatuaren eskutik berbereen hizkuntzak eta herriak aitortzeko mugimendua ezagutuko dute eta kolonialismoa eta neokolonialismoaz mintzatu.
Parte hartzaileak askotarikoak, tartean, Eguzki taldeko kide diren emakume arabiarrak, Familia Programako parte hartzaileak, eta Bertso Eskolako ikasleak, besteak beste. Euskal Kulturaren erreferente den Jon Maia bertsolaria eta Joseba Sarrionaindia idazleak ere hartuko dute parte.
Aurtengo ekitaldiaren irudia, Patricia Perez herriko artistak sortu du, eta urtero bezala Burubeltz konpartsak herriko kaleak kolorez eta musikaz jantziko ditu.
Udalak aitortza askotariko eragileek erakutsitako inplikazioari, 300etik gora izan dira bat egin dutenak. Horien zerrenda eta egitaraua ikusteko egin klik hemen.
