Aurreskulari gazteek hartuko dute eszena
Bi egunetan bereizita jokatuko dute Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusia ohi bezala: D mailakoak Legazpin lehiatuko dira larunbatean (hilak 16) eta A eta B mailako dantzariak, hilaren 24an igandea Errenteria-Oreretan.
Gaur aurkeztu dute gazteen aurresku txapelketa Lekuona Fabrikan. Beste behin, gipuzkoar erako Gazte Mailako Aurresku Txapelketa Nagusiaren etxe izango da Errenteria-Orereta. Erein elkartea Gipuzkoako Dantzarien Biltzarrarekin batera antolatutako sariketa hilaren 24an (igandearekin) jasoko du Niessen Kulturguneko aretoak: 11:00etan hasiko dira dantzariak onena ematen. Orotara, 24 kidek parte hartuko dute lehiaketan, hamabi A sailekoak (2015, 2016 eta 2017 urteetan jaiotakoak), eta beste hamabi B sailekoak (2012, 2013 eta 2014an jaioak). Bi dozena dantzari horietatik 14 Oarsoaldekoak dira, Lezokoak (sei) eta Errenteria-Oreretakoak (zortzi). Bidasoko bat ere bada lehiakideen artean, A sailean, Hondarribiarra zehazki. A kategoriakoek Puntamotz eta Agurra dantzatu beharko dute, eta B kategoriakoek Erribera eta Legazpi.
Gaur eguerdian eman dituzte txapelketaren xehetasun guztiak Erein Elkarteko Juantxo Maya Mikelarenak eta Mikel Olaskoaga Iñarrak; Sustraiak dantza Taldeko Jon Dorronsoro Goikoetxeak; Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko Estibaliz Iturria Irastorzak; eta maite Gartzia Ontiveros Kultura zinegotziak.
D saileko txapelketa baina, hau da, 2011-2012 urteetan jaiotako dantzariena asteburu honetan jokatuko da, zehazki, larunbatean (hilak 16) 17:00etan hasita Legazpiko azokan. Graziana eta Aurkez aurke dantzatu beharko dituzte horiek. Kategoria horretan, 16 dantzari ariko dira denera eta lau dira Oarsoaldekoak, bi errenteriarrak eta beste biak lezoarrak.
Lehian ariko diren dantzariek Errenteriako Udal Txistu Taldearen doinuak jarraitu beharko dituzte. Behin dantzariek euren jarduna bukatu, eta epaimahaiko kideek euren erabakia hartzen duten bitartean, Herri Arte Eskolako gazteenek dantza ikuskizuna emango dute. Gipuzkoako Dantzarien Biltzarreko epaimahaikideak honakoak izango dira A eta B kategorietako txapelketan: Katerin Artola oiartzuarra, Mattin Etxebeste oiartzuarra, eta Xabier Mendizabal donostiarra.
Txapelketan ariko diren dantzariek aurrez hainbat kanporaketa jokatu dituzte herrialdeko hainbat herritan, sei zehazki.
40 urte daramate Errenteria-Oreretan txapelketa egiten. Hasieran Landare elkarteak antolatzen zuen dantzarien topaketa, baina azken urteetan Erein elkartea arduratu da antolaketa lanaz. Lehen 32 ekitaldietan mutilek soilik parte hartzen zuten; aurten, zortzigarrenez, neskak eta mutilak ariko dira lehian.
Kultura zinegotziak eskerrak eman dizkie antolatzaileei, eta bereziki, Erein elkarteari, “Urte luzeak daramazue lanean txapelketa hau antolatzeko, aurten 40 beteko dira eta guretzat luxua da halako jarduera gurean izatea”. Herritarrei deia, hilaren 24an, igandearekin, Niessen Kulturguneko auditoriora bertaratu eta euskal dantzarekin goza dezaten.
Beheko koadroan, hilaren 24ko txapelketan izango diren dantzariak.
Dantzariak
A Saila
- Hegoa Perez Serradilla (Errenteria-Orereta)
- Udane Etxeberria Olaso (Errenteria-Orereta)
- Eider Illarreta Lopez (Legorreta)
- Kai Narbarte Schron (Errenteria-Orereta)
- Arhane Gonzalez Nestar (Errenteria-Orereta)
- Sara Escudero Mujika (Legazpi)
- Argi Lizarazu Zuzuarregi (Hondarribia)
- Alain Mujika Indakoetxea (Errenteria-Orereta)
- Danel Madinazkoitia Arias (Errenteria-Orereta)
- Laia Illarreta Lopez (Legorreta)
- Lucia Haro Martin (Lezo)
- Manex Goikoetxea Garmendia (Errenteria-Orereta)
B Saila
- Amaiur Iturbe Lopetegi (Lezo)
- Paule Bergara Zubeldia (Villabona)
- Hugo Haro Martin (Lezo)
- Xalvat Maya Castaño (Errenteria-Orereta)
- paule GArmendia Apalantza (Villabona)
- Ane Perez Lizarazu (Lezo)
- Helene San Sebastian Gurrutxaga (Amasa-Villabona)
- Haizea arin Conde (Ataun)
- Yisha Wang Xu (Legazpi)
- Nerea Etxeberria Etxabe (Amasa-Villabona)
- Lur Lacasta Santisteban (lezo)
- Gorane Vila Martinez (Lezo)
D Saila. Legazpìn jokatuko dute larunbat arratsaldean.
- Aiara Aburuza Arretxe (Aduna)
- Nere Sarasola Tejeria (Zizurkil)
- Maddi Arrastoa Arotzena (Villabona)
- Izadi Arbelaitz Oliberi (Errenteria-Orereta)
- Araitz Berasategi Armendariz (Legazpi)
- Mairi Maya Castaño (Errenteria-Orereta)
- Alaitz Agirre Arruebarrena (Legazpi)
- June Osinalde Mendiola (Legazpi)
- Ixone Lorenzo Bergara (Lezo)
- Nora Escudero Mujika (Legazpi)
- June Aguado Peña (Villabona)
- Intzara Gurrutxaga Olazabal (Areso)
- Luka Serrano Sanchez (Lezo)
- Jon Alberdi Garde (Legazpi)
- Nora Davila Arin (Zizurkil)
- Amets Lizeaga Garcia (Lasarte-Oria)
