Errugbilariak, Sorozabal plazatik Koldo Mitxelena plazara
Errugbia plazara dinamika egingo du hilabete honetan Orereta Rugby taldeak. Lehen saioa, arrakastatsua.
Errugbia Plaqzara dinamikaren lehen saioa Beraunen.Orereta Rugby taldea Errugbia ezagutarazi eta zaleak gerturatzeko lanean jarraitzen du Orereta Rugby Taldeak, Hori horrela dinamika berria abiatu zuen joan den astean, eta hilabete osoan zehar, asteazkenarekin, herriko hainbat plaza errugbi zelai bilakatuko ditu kontaktuzko kirolaren gainekoak lau haizetara zabaltzeko. Beraunen egin zuten Errugbia plazara dinamikaren lehen saioa joan den asteazkenean, eta orain Koldo Mitxelena plazak hartuko du lekukoa.
Bihar izango da hori, asteazkena 13, 17:30etik 19:00etara. Parte hartzaileek errugbiaren mekanikaren azalpen txiki bat jasoko dute hasieran, eta horren ondotik, taldeko harrobiko jokalariekin batera, plazan bertan jokatuko diren plakajerik gabeko partidetan praktikan jarriko dute iaksitakoa.
Saioaren bukaeran mugimendu teknikoak izango dituzte hizpide, aurten Euskal Ligan aritu diren jokalarien eskutik.
Orereta Rugby taldeak herritar oro animatu du gerturatu eta bat egitera.
