Fanderiako estalkiaren kudeaketa "tamalgarria" da PSE-EErentzat
Betiere sozialisten adierazpenen arabera, bide administratiboa agortu du udalak Eusko Jaurlaritzak helegitea ez duelako onartu.
Almudena de la Torre eta Isaac Palencia.Pse-ee “Kudeaketa penagarria” egin eta “opakotasunaz” aritzea egotzi dio PSE-EEk EH Bilduri Fanderiako estalkiaren inguruan, eta “ardura politikoak” eta “azalpen publikoak” eskatu ditu. Eusko Jaurlaritzak ez duela onartu udalaren helegitea, eta 37.500 euroko isuna eta estalkia kentzeko eskaera mantentzen duela esan dute, betiere alderdi sozialistaren arabera.Alderdi horren esanetan gainera, bide administratiboa agortua izango luke udalak eta epaitegietara jo beharko duela gaineratu du PSE-EEk “estalkia erretiratzeko eska dezakeelako Eusko Jaurlaritzak”.
Kexu azaldu da alderdi sozialista eta haserre, “udalak ebazpenaren berri izan badu ere ez baitu plenora eraman, ezta herritarrei jakinarazi ere. Eusko Jaurlaritzaren ebazpena bat dator URA agentziak egindakoarekin aurtengo urtarrilaren 2an. Udal dekretuen bidez jakin dugu eta azken horren bidez jakin dugu ere Gasteizko epaitegian administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkezteko asmoa duela udalak”.
