Julia Curto tiratzailearen aurrera urrats sendoa
Espainiako Eskrima Txapelketan, kadeteetan, hamargarren izan da Lezoko Beleak taldeko kidea.
Larunbatean jokatu zen Valladolideko (Gaztela Leon, Espainia) Olmedo herrian Espainiako Eskrima Txapelketa. Lezoko Beleak taldeko Julia Curto eta Eneko Castillo tiratzaile edo eskrima kirolariak izan ziren han. Curtok emaitza bikaina lortu zuen taldekideek esan dutenez, hamargarren izan zelako Kadete Mailan “Taldeak Espainiako Txapelketa batean inoiz lortu duen emaitzarik onena izan da”, esan dute Lezoko Beleak-eko kideek. Eneko Castillo, berriz, 33 izan zen: “Rankin bidez bakarri sailka daiteke txapelketa horretara, beraz, bertan parte hartzea lorpen garrantzitsua izan da Castillorentzat”.
Lehen fasean, atarikoan, laugarren erregistro onena lortu zuen Curtok, sei borrokalditik bost irabazita. Hortik aurrera kanporaketen fasean sartu, eta azkenean, dominen borrokatik urrats bakarrera gelditu zen brontzea lortu zuen Kamila Gonzalez valentziarrak kanporatu zuelako.
Beste behin ere, Lezoko Beleak-ek erakutsi du proiektu apal baina sendo eta ondo landua duela, eta estatuko talde indartsuenen aurka lehiatzeko gai dela”, adierazi dute taldekideek.
Orain, denboraldiko azken txanpan, Lezoko eskrima kirolariei Euskadiko Ligako azken bi probak geratzen zaizkie, eta hurrengoa hilaren 16an (larunbata) izango da, Donostian.
