Ahots finak larunbatean Lezon
Eguerdian kantu jirak irteera egingo du, eta arratsaldean Irurtzungo Abesbatza koruak kontzertua emango du Gezalan.
Irurtzungo Abesbatza koruko kideak. Larunbatean, ahots fin eta landuak Lezon. Batetik, eguerdian, kantu jirako kideek herriko txokoak euskal kantuekin girotuko dituzte. Bestetik, arratsaldean, 2026ko Lesoinuren barruko azken kontzertua emango du Irurtzungo Abesbatza koruak.
Kantu jira 12:30ean abiatuko da Aiton-Amonen Bordatik. Hilabeteko hirugarren larunbata baita. Kaialden eta Kale Nagusiak geldialdiak egin ondoren Gurutze Santuaren plazan bukatuko du bidea euskal kantarien segizioak. Nahi duen orok parte har dezake kanti jiran; abestien kopiak hasi aurretik banatzen dituzte.
19:00etan hasiko du Irurtzungo Abesbatza taldearen (Nafarroako herri hartakoa da korua) bere saioa, Gezala Auditoriumean. Berez, hilaren 9an zuen ematekoa kontzertua, baina larunbatera atzeratu beharrean izan ziren. 40. Lesoinuren azken hitzordua da. Irurtzun 2006an jaio zen, herri horretan abesbatzaren tradizio propioa sortzeko eta Irurtzun eta inguruko herrietako jendea musika partekatzera batzeko. Fermin Idareta Goldarazena zuzendari izan du hasieratik, eta bere gidaritzapean lau ahotseko abesbatza misto bat osatu dute, hainbat errepertoriotara moldatzen dena.
