Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Trafikoaren egoera hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkiote aldundiari

Oarsoaldeko lau udalek trafiko astunak eskualdean sortzen dituen arazoen diagnostikoa egin dute. Orain, Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diote egindako azterlana.

Leire Perlines Apalategi
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/05/12

Oarsoaldeko lau udalek trafiko astunak eskualdean sortzen dituen egiturazko arazoen diagnostiko teknikoa eta esku hartzeko proposamenak landu dituzte azken hilabeteetan, eta diotenez, helburua ez da mugikortasuna edo jarduera ekonomikoa mugatzea, trafiko logistika modu ordenatuagoan egitea baizik. Hartara, egindako azterlana Gipuzkoako Foru Aldundiari aurkeztu diote berriki “arazoari konponbidea elkarlanean topatzeko xedez”. Lau herrietako alkateak arduratu dira proposamenak foru erakundeari emateaz, hala nola Teo Alberro (Pasaiako alkatea), Joana Mendiburu (Oiartzungoa), Mikel Arruti (Lezokoa) eta Aizpea Otaegi (Errenteriakoa).

Alkateek azaldu dute eeskualdeko industria jarduerak sortzen dituen egoerak ez direla unean uneko eragozpenak: “Arazoa estrukturala da, eta mugikortasunari ez ezik, zuzenean eragiten die bide segurtasunari, osasun publikoari, bizi kalitateari, ingurumenari eta lurraldearen lehiakortasun ekonomikoari”.

Diagnostikoaren oinarrian dauden datuak Lezo eta Oiartzungo industriaguneetan dauden tamaina handiko 115 enpresei egindako galdetegietatik jasotakoak dira, eta emaitzak edukiera-aforo ofizialekin zein aldundiaren datuekin egiaztatu dituzte.

Bide horretan, azaldu dute emaitzak argiak direla: “Arazoaren larritasuna, kamioi kopuru absolutuan ez ezik, ibilgailu horiek erabiltzen dituzten ibilbideetan eta pilatzen diren lekuetan dago. Egunero 9.000 kamioi mugimendu izaten dira eskualdean. Lanbarrengo industriagunea da sistema logistikoaren elementu nagusia, eta gaur egungo garraio astunaren mugimenduen herena baino gehiago ekartzen du jada trafiko handia duten errepideetara, hiriguneko kamioietara nahiz bereziki kalteberak diren beste batzuetara”.

Eredu digital nodal bat garatu dute
Horretaz gain, udalen buruek azaldu dute gaur egungo bide sareak ez duela trafiko astunaren kantitate eta fluxu horiek modu bereizi, zuzen eta hierarkizatuan bideratzeko gaitasun nahikorik. Hortaz, trafiko logistika, industrialdeetako sarrera eta irteerak, pasoko trafiko astuna eta tokiko hiri eta auzo mailako mugikortasuna azpiegitura beretan nahasten dira.

Aipatutako datu horietan oinarrituta, trafiko eredu digital nodal bat garatu dute. “Tresna digitala erakunde publikoentzat oso baliagarria izango da mahai gainean jartzen diren proposamenen simulazioak egiteko, kostu onura ebaluatzeko eta esku hartze ezberdinen elkarreragina ikusteko aukera ematen duelako”.

Proposamena

Eskualdeko lau udalek azaldu dutenaren arabera, aldundiari egindako esku hartze proposamenak ez du konponbide puntualik biltzen; hain justu, ikuspegi integralez eta jasangarriz egindako kostu onura handieneko eta kale eragin txikieneko egiturazko proposamena da. Honakoak dira lan ildo nagusiak:

  • Lanbarren industriaguneak A8 autobidera zuzeneko lotura izatea.
  • Arragua-Lartzabalgo korapiloa arintzea, fluxuak berrantolatuz eta kamioiei pasabidea murriztuz.
  • Lezoko herrigunea eta harako sarbidea babestea, portuarekin eta industriaguneekin lotutako tragiko astunarentzat alternatiba funtzionalak sortuz.

“Oarsoaldeko egungo trafiko egoerak onargarria den lan langa gainditzen du eta egiturazko erantzun koordinatua behar du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, bide gaietan eskumena duen administrazioarekin”.

Oarsoaldeko udalak lankidetzarako prest daude, eta orain arte egindakoa lantalde tekniko-politikora eramango dute, besteak beste, garatutako trafiko eredu digital adimendua eta emaitzak partekatzeko, proposatutako esku hartze ildoak elkarrekin aztertzeko eta ebaluatzeko, eta azpiegitura berrien koordinazio estrategikoa kudeatzeko.

Azkenik, udalek nabarmendu dute gaur egungo trafiko arazoak ezin direla geroratu, eta ezin direla etorkizuneko balizko azpiegitura edo garapen logistiko handiagoen menpe utzi. “Erantzunak gaur egungo beharretara egokitutakoa izan behar du. Bikoitza da erronka: oinarri enpirikoa duten erabakiak hartuz eta eredu jasangarri nahiz arduratsuak lehenetsiz, eskualdeko industria eta lehiakortasun logistikoaren nahiz ingurumenaren, herritarren segurtasunaren eta bizi kalitatearen mesedetan jardutea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.