Jantziaren Zentroa doan bisitatzeko aukera, Museoen Nazioarteko Egunean
Kapitain etxera hurbiltzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa iraunkorra doan ikusteko aukera izango du.
Jantziaren Zentroko erakusketaren zati bat.Jantziaren Zentroa Museoen Nazioarteko eguna izango da igandean, hilak 17, eta Jantziaren Zentroak ate irekien eguna antolatu du 11.00etatik 14.00etara horrekin bat eginez. Kapitain etxera hurbiltzen den edonork lehen eta bigarren solairuetan kokatutako erakusketa iraunkorra doan ikusteko aukera izango du.
35 jantziren eskutik, 1770-1970, bi mendeetako Europako modaren bilakaera ezagutzeko aukera eskaintzen du Jantziaren Zentroak. Ia guztiak emakumezkoen jantzi eta soinekoak dira. Jatorri ezberdinekoak, gehientsuenak Frantziakoak dira, baina, Erresuma Batua, Alemania, Amerikako Estatu Batuak eta Filipinetako arropa ere bildu dute bertara. Horien artean goi joskintzako bi diseinatzaile handik egindako hiru jantzi dira: Charles Frederick Worth (1825-1895), eta Cristobal Balenciaga (1895-1972),
Euskal Herriko sei jantzi ere badira erakusketari ginga jartzeko: hiru baserritar jantzi, Izabako (Erronkari) eta Atharratzeko (Zuberoa) bi emakumezko jantzi eta azkena Goizuetako (Nafarroa) ezkongai jantzia.
Erakusketa iraunkorra ikusteko azken aukera izan daiteke igandekoa, izan ere, hiru aste barru, ekainaren 7an, 2025-2026 erakusketa bukatu egingo da. Uztailaren 4ra bitarte Kapitain-etxeko lehen eta bigarren solairuak itxi egingo dituzte, horrenbestez, erakusketa iraunkor berria prestatzeko lanak direla eta.
Jantziaren Zentroak 2017 garren urtean zabaldu zituen ateak. Asteburu eta jai egunetan izaten da irekita, larunbatetan 11:00-14:00/17:00-20:00etara, igande eta jai egunetan 11:00-14:00etara. Bisita gidatua egin nahi dutenek aurrez hartu beharko dute ordua Errenteriako Turismo bulegoaren telefono zenbakira deituta: 943 49 45 21 edo posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen).
