Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Multikirola da bidea"

Zabalik da 2026-2027 ikasturtean Eskola Kirolan edo Multikirolan izena emateko epea. Lagun giroan, konfiantzan, eta etorkizuneko kirol oinarriak ezartzeko egitasmoarekin bat egiteko eskatu dute udalek eta ikastetxeek.

Edorta Fernandez (Oiartzun), Leire Mazizior (Errenteria), Julen Rodriguez (Pasaia) eta Eneritz Arruti (Lezo) dira eskualdeko udaletako Kirol zonegotziak.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2026/05/13

Zabalik da 2026-2027 ikasturtean Eskola Kirolan edo Multikirolan izena emateko epea. Hala jakinarazi dute Oarsoaldeko lau udaletako Kirol zinegotziek. Hilaren 22ra arteko epea dute hala nahi dutenek bizipenetan, lagun giroan, konfiantzan, eta etorkizuneko kirol oinarriak ezartzeko egitasmoarekin bat egiteko nahia dutenek. “Haurrei aukerak eman behar zaizkie esperimentatzeko, ikasteko eta batez ere gozatzeko. Horretarako Multikirola programa da biderik egokiena”, esan dute. Multikirola da bidea leloa aukeratu dute izen-emate kanpainarako.

Edorta Fernandez (Oiartzun), Leire Mazizior (Errenteria), Julen Rodriguez (Pasaia) eta Aneritz Arruti (Lezo) Kirol zinegotzien arabera adin goiztiarretan kirol bakarrean espezializatzea baino askoz aberasgarriagoa da jarduera ezberdinak probatzea. “Multikirolak koordinazioa, talde-lana, errespetua eta autonomia lantzen ditu, eta horrek eragin zuzena du haurren garapen fisikoan ez ezik emozionalean eta sozialean ere. Haur bakoitzak bere erritmoan hazteko aukera du, lehiaren gainetik ikaskuntza eta gozamena lehenetsiz”. Gaineratu dute Eskola Kirolako datorren ikasturteko baldintzak “inoiz baino erakargarriagoak” izango direla.

Multikirola eta EKEko ikasturte osoko kuota 60 eurokoa da; JolasHezikoa (eskoletan garatzen diren 6-8 urte bitarteko eskola-kirol ekintzen oinarrizko erreferentzia izatea helburu duen programa), berriz, 30 eurokoa. 2025-2026 ikasturtean Hezkuntza Sailaren beka jaso dutenek (garraio zerbitzuetako bekak kanpo) doako kuota izango dute. “Neurri hauek aukera berdintasuna sustatzeko eta familia gehiagok parte hartzeko hartu dira”, esan dute udalen ordezkariek.

Haurrak erdigunean
Udal ordezkariek adierazi dute lau udalek bat egiten dutela Gipuzkoan indarrean egon den kirol hastapeneko ereduarekin. “Haurra jartzen dute erdigunean eta arrazoi pedagogikoak, garapenekoak eta autotelikoak aztertu ondoren, Multikirola programa babesten dute”. Lau herrietako ikastetxe eta klubekin hitz egin ondoren, adierazi dute Oarsoaldean eta kirol instalazioetan Benjamin eta Kimu mailetan Multikirola programa lehenetsiko dela. Programa horretan sartzen dira aste barruko bi saio eta larunbatetako topaketa.

Kirol eskolek hastapen jarduera hori aste barruko saio batekin osatu ahal izango dute. Kimu Mailako bigarren urteko haurrek bigarren saio bat egiteko aukera izango dute kirol eskolaren batek bidezkoa ikusiko balu. Bestetik, kirol eskolen asteburuetako jarduera igandeetan egitea lehenetsiko dute, eta familia kontziliazioa dela-eta jardunaldi horiek gehiegi ez izatea eskatu dute.

Kirol ezberdinak probatzearen garrantziari azpimarra jarri diote Kirol zinegotziek. “Haurrei aukerak eman behar zaizkie. Ez dago jakiterik probatu gabe, eta ez dago hazkunderik esperientziarik gabe. Horregatik, Oarsoaldeko udalek eta ikastetxeek dei egiten diete familiei: eman izena, parte hartu eta utzi haurrei kirolaz gozatzen, presiorik gabe, askatasunez eta ilusioz”. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa fundazioak joko interaktibo bat sortu du Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.