Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Uztailaren 18an irekiko da topoaren Altza-Galtzaraborda tartea

Antxoko Gure Zumardia plazaren zati bat bihar zabalduko dute. Herritarrek, gainera, Antxoko geltokia bisitatu ahal izango dute ekainaren 15etik 18ra.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta,Pasaia
2026/05/13

Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak iragarri du topoaren Altza-Galtzaraborda tartea uztailaren 18an irekiko dela. Irekiera horrek bi ondorio izango dituela adierazi du sailburuak: “Alde batetik, bukaera emango zaio trenek errebotatu egin behar duten Altzako geltokia den zaku hondoari. Bestetik, Antxoko Gure Zumardia plazaren azpiko lurpeko geltoki berria estreinatuko da”. Aipatutako tartea martxan jarri ondoren, Antxoko terminala desegin egingo da, barrutia zeharkatzen duen zubibidea kentzeko.

Sailburuak berak, Miguel Angel Paez Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeak, Antonio Lopez ETSko zuzendari nagusiak eta Javier Seoane Euskotreneko zuzendari nagusiak gaur goizean bisitatu dituzte topoaren obrak. Altza-Galtzaraborda tartearen irekiera data aurreratzeaz gain, iragarri dute Gure Zumardia plazako urbanizazioaren zati bat bihar (osteguna) zabalduko dela. Zehazki, Hamarretxeta eta Gelasio Aranburu kaleen arteko segmentua da irekiko dutena. Hamarretxeta eta Eskalantegi kaleen arteko segmentua ere “oso aurreratua” dagoela jakinarazi dute, eta San Fermin jaietan “modu partzialean” plazaz gozatu ahal izango dute antxotarrek. Horrez gain, Sasuategiko ebakuazio galeriaren irteerako eraikina egiteko lanak ere martxan dira.

Obren zuzendariak adierazi du geltoki berriaren atondoaren barruan bukatu dituztela Altza eta Galtzaraborda arteko plaka gaineko trenbidea egikaritzeko lanak. Galtzarabordatik gertuen dagoen tartean, balasto gaineko trenbidea baino ez da falta orain. Terminala ia bukatuta dagoela aurreratu dute, eta trenbideko obra zibila ekainean bukatuko da, sarrerako koralina eta metal arotzeriako erremateak, aireztapen esparruetako trenkadak eta gela teknikoak egitearen faltan.

Instalazioei dagokienez, geltokiaren muturretan dauden nasa azpiko aireztapenak eta larrialdikoak mihiztatzen ari dira orain. Aldi berean, aurrera doaz seinaleztapen lanak, eta katenaria zurrunari dagozkion barrak jartzeko lanak hasi dituzte.

Galtzarabordan, aldiz, aurrera doaz hormak zimendatzeko lanak, eta jardunean ari dira hormaren bukaeran eta plaka balasto trantsizioko lauzan eta tunelaren irteeraren eta geltokiaren beraren artean dagoen balasto gaineko trenbidean. Sareko puntu hori estaltzeko proiektua aurreratua dagoenez, sarea trenbide bakarrean iritsiko da Galtzarabordara, eta tarte horretan hurrengo hilabeteetan bigarren bidea jarriko da.

Geltokia bisitagarri egongo da

Uztailaren 18an irekiko bada ere, herritarrek Antxoko geltokiko obrak bisitatuko ahal izango dituzte ekainaren 15etik 18ra bitartean. Jarduketak bisitatu ahal izateko, aste batzuk lehenago egutegi bat eta izena emateko prozedura argitaratuko dituzte. Horrez gain, Euskotreneko topoek ekainean hasiko dituzte probak, oraindik inauguratu gabe egongo den tarte berrian.

Antxoko gainazaleko “iraultza handia”, baina, uztailaren 18an hasiko dela aurreratu du sailburuak, orduan hasiko baitira egungo geltokia desmuntatzeko lanak. Ondoren, egun topoak igarotzen duen zubibidea eraitsiko dute.

Altzako eta Galtzarabordako geltokien arteko saihesbidean zerbitzuak ematen hasteak Amara eta Antxo arteko geltoki guztietan 7,5 minutuko maiztasunak egotea ahalbidetuko duela adierazi dute ordezkariek. Orain arte, maiztasun horiek Herrerako geltokiraino zeuden soilik, eta Altzan eta Antxon 15 minutuko itxaronaldiak zeuden.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.