Hilaren 20an, odola emateko aukera Antxon
Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 20an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.
Datorren asteazkenean, hilaren 20an, hilabeteko odol erauzketak egingo dira Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era. Hilaren 16an, 17an eta 18an Gotatanta atariaren bidez hartu ahal izango da hitzordua. Hilaren 19an, aldiz, telefonoz erreserbatu ahalko da zita. Pasai Antxoko Odol Emaileek adierazi dute pazienteek COVID19-arekin zerikusia duen sintomaren bat baldin badute, odol emateetara ez bertaratzeko.
Apirileko odol erauzketetan 38 odol poltsa jaso ziren, emaileetako lau berriak izan zirelarik. Sustatzaileek baietsi dute emaile berriak beharrezkoak direla naturaltasunez ematen diren bajak ordezteko. Hori dela eta, 18 urtetik aurrerako gazteei dei egin diete odol emateetara bertaratzeko.
