Cristobal Gamon ikastetxeko ikasleak, kazetaritzaren lehen lerroan
Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxeko DBH4ko ikasleen bisita jaso du OARSO BIDASOKO HITZAk gaur goizean zehar.
Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxeko DBH4ko ikasleen bisita jaso du OARSO BIDASOKO HITZAk gaur goizean zehar. Maila horretako hiru geletako ikasleek, euren irakasleen konpainiarekin, HITZA ezagutu dute. Gustura asko izan dira tokiko euskarazko hedabidearen nondik norakoen berri jasotzen; HITZArentzat ere gustua izan da haiekin zer eta nola egiten duen konpartitzea.
HITZAn egiten denaren jabe egiteaz gain, kazetari edo eduki sortzaile izateko aukera izan dute. Argibideak entzun bai, baina bereziki gozatu dute albisteak egiten, ikus-entzunezkoak editatu eta sortzen, nahiz maketazio eta diseinu zereginak ezagutzen. Baten batek etorkizunean zer ikasketa egin garbiago izan du bisitaren ondoren.
HITZAren partetik eskerrak Cristobal Gamon ikastetxeari gugana hurbiltzeko azaldu duen interesagatik. Ikasleei ere mila esker, adi-adi eta jator jaso dituztelako euskarazko tokiko hedabide honen gainekoak.
Segidan, hiru geletako ikasleen irudiak.

