Errenteriako Udal Liburutegian, mila HITZA
Atzo kaleratu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk papereko edizioaren, egun astekari denaren 1.000 zenbakia. Horren harira, Errenteriako Udal Liburutegiaren sarrera HITZAz jantzi zuten atzokoan.
Atzo kaleratu zuen OARSO BIDASOKO HITZAk papereko edizioaren, egun astekari denaren 1.000 zenbakia. Horren harira asko eta asko izan dira hedabideak jaso dituen zorion mezuak, aurrera jarraitzeko desiodun hitzak, eta esker on adierazpenak. Horietako bat arras ikusgarria izan da: Lekuona Fabrikako Errenteriako Udal Liburutegiko sarrera HITZAz beteta azaldu zen atzokoan. “Omenaldi xume bat izan da”, esan dute liburutegiko kideek.
HITZAtik doakiela eskerrik zintzoena liburutegiko kideei. Euskarazko hedabideek toki nabarmena dutelako han, eta kulturaren, bertako eta urruneko kulturen nahiz hizkuntzen gordailu eta topagune delako, era aktibo eta profesionalean. Mila esker!

