92 lan aurkeztu dituzte Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketara
Irabazleak jakinarazi dituzte. Saritutako lanak Xirimiri. Lekuona Fabrika Poesia antologia III liburuan argitaratuko dituzte.
Gaur jarri du martxan udalak poesia lehiaketaren bigarren aldia. Argazkia: Herri Bizia Parte hartze arrakastatsua izan du Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketaren hirugarren ekitaldiak. Denera, 92 lana aurkeztu dituzte: 21 poema 16-35 urte arteko kategorian, eta 71 lan 36 urtetik gorako kategorian. Gaur jakinarazi dituzte irabazleak, eta pozik azaldu dira antolatzaileak parte hartzearekin. Epaimahaia Eider Adeletx idazle, poeta eta Errenteriako Herri Arte Eskolako Hitza irakasgaiko irakasleak; Sihara Nuño idazle, poeta, ilustratzailea eta Lekuona Fabrikako poesia tailerreko dinamizatzaileak, Maite Diaz de las Heras aurreko urteko lehiaketako 36 urtetik gorako euskarazko kategoriaren irabazleak; eta Carmen Hurtado Perez, 36 urtetik gorako gaztelaniazko kategoriaren irabazleak osatu dute.
Euskarazko atalean 16-35 urte arteko kategorian Garazi Belaustegiren Ez da argirik behar lanak jaso du lehen saria; bigarren saria berriz, Uxue Piris Palomerok irabazi du Paperezko hegazkinak lanarekin.
36 urtetik gorakoen kategorian, berriz, Olatz Aranguren Juaristiren Mina erauzi nahi izan nian izan da irabazlea; bigarren saria Amaia Trejo Aldekoaren Kolpea lanak jaso du.
Gaztelaniazko ataleko 16-35 urte arteko kategorian berriz, Julen Sarriegi Santa Cruzen Entre Muros izan da irabazlea, eta Ana Gañan Loperaren Perdon bigarren saritua; 36 urtetik gorakoen kategorian, Maria Jose Noain Mauraren Geometrias lana izan da irabazlea, eta Lola Irun Ruizen La exactitud de los balcones lanak, bigarren saria.
Lan irabazleak ekainean argitaratuko duten Xirimiri. Lekuona Fabrika Poesia Antologia III liburuan jasoko dituzte. Sari banaketa eta antologiaren aurkezpena, berriz,m ekainaren 17an egingo dute Lekuona Fabrikan 17:00etan.
