Ariane Cazorla eta Nahia Fernandez Kimu Mailako Gipuzkoako judo txapeldun

Beraungo Judo klubeko judokak dira biak; txapelketan parte hartu duten gainontzeko kirolarien lana ere aitortu du klubak.

Gipuzkoako txapelketa irabazi dute kimu mailan Beraungo Klubeko bi kirolariek.

Nahia Fernandez eta Ariane Cazorla Gipuzkoako Judo txapeldunak dira Kimu kategorian. Hala jakinarazi du Beraungo Judo Klubak; bertan ari dira bi kirolari gazteak. Pozik eta harro azaldu da kluba eta lorpenaren balorazio bikaina egin du, “egindako lanaren emaitza izan da titulua, eta jarrera ezin hobea, konpromisoa eta kiroltasuna agerian utzi dute biek ala biek”.

Txapelketan aritu diren gainontzeko kirolarien lanari ere egin diote aitortza klubetik.

Urteak daramatza Beraungo Judo klubak haur eta gazteekin lanean, kirolaren bidez errespetua, ahalegina eta laguntasuna sustatzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.