Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskaraz bizi nahi dutenentzako Ahalduntze Eskola Lezon

Lezo Euskaragarri Plan Estrategikoaren barruan, euskaratik eta euskaraz ahalduntzeko bi saio izango dira ekainean.

2024ko abenduan aurkeztu zen Lezo Euskaragarri Plan Estrategikoa.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/05/18

Lezoko Udalaren Lezo Euskaragarri Plan Estrategikoaren barruan, euskaraz bizi nahi duten lezoarrek elkarrekin hausnartu, ikasi eta tresna praktikoak garatzeko espazioa sortuko dute herrian, Ahalduntze Eskola. Lehen bi saioak ekainean egingo dira, hil horren 2an eta 11n zehazki. Espazio seguru eta parte hartzailea izango da, eta euskaratik euskaraz pentsatzeko sentitzeko eta ahalduntzeko gune bezala definitu du eskola udalak. Lezo Euskaragarriren ildo nagusietakoa da euskal hiztunak ahalduntzea, “horiek aktibatu eta euskaldun izatearen kontzientzia areagotzeko”.

Mugimendu feministak egindako ibilbidea aintzat hartuko dute eskolaren barruko jardueretan. “Esperientziak partekatzeko, eguneroko zapalkuntzak identifikatzeko eta subjektu aktibo gisa jarduteko, funtsean, euskal hiztunen ahalduntzea lantzeko, espazio kolektiboa sortzea du helburu iniziatiba honek”, zehaztu du udalak: “Izan ere, euskaraz bizi nahi duten herritar askok antzeko egoerak bizi dituzte sarri: hizkuntza-ohiturak mantentzeko zailtasunak, deseroso sentiarazten dituzten egoerak, erdarara jotzeko inertziak, euskaraz aritzeko zilegitasun falta…”.

Ekaineko bi saioak doan eta irekiak dira. Udalak lezoar guztiei, eta bereziko Lezo euskaldun baten alde egin nahi dutenei egin die gonbita Ahalduntzen Eskolarekin bat egin dezaten, “Lezo euskaragarri baten aldeko horiek”. Ahalduntzea kolektiboa dela uste du udalak, ez soilik banakakoena. “Horregatik, guztion parte hartzearekin, saio hauek Lezoko euskal hiztun komunitatea sendotzeko baliagarriak izango dira”.

Saioak
Ahalduntze Eskolako ekaineko saioen artetik lehena hil horretako 2an (asteartea) izango da, 18:30ean, Kultura Aretoan. Idurre Eskisabelek eta Lore Agirrek Ahalduntzea, euskalgintzatik eta feminismotik izenburupeko solasaldia garatuko dute.

Bigarrena ekainaren 11n (osteguna) jasoko du Kultur Aretoak (18:30). Tribukideekin ikusi eta ikastitakoak izeneko mahai-inguruan Kike Amonarrizek eta Izaro Arrutik egingo dute ekarpena, Arantxa Iraola kazetariaren gidaritzapean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.