Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lezoko Beleak, ligaren bila

Euskadiko Ligako azken-aurreko jardunaldian emaitza bikainak lortu ondoren, liga hori irabazteko aukerak ditu herriko eskrima kirolarien taldeak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/05/18

“Kolpea mahaiaren gainean”. Hala izendatu du Lezoko Beleak eskrima taldeak larunbatean egindakoa. Izan ere, egun horretan Euskadiko Ligako azken-aurreko jardunaldia jokatu zen Donostiako Pio Baroja kiroldegian, eta Julia Curtoren garaipenari eta Eneko Castilloren bigarren postuari esker, Senior Mailako Liga irabazteko hautagai sendo dira lezoarrak.

Julia Curtok lehenengoz lortu zuen Euskadiko Senior Mailako Ligako garaipen bat larunbatean. Gogoan hartu beharrekoa da adinez Kadete Mailakoa dela Curto. Finalean Fortuna taldeko Maialen Arin gainditu zuen. Beraz, urrea Curtorentzat. “Sekulako emaitza lortu du”, esan dute taldekideek.

Castilloren zilarrerako bidea malkartsuagoa izan zen. Talde fasean hainbat porrot izan ondoren, kanporaketetara pasa eta handitu egin zen tiralaria finalera iritsi arte. Azken borrokaldi horretan Markel Amat sanpedrotarra (Fortuna taldekoa) izan zuen aurrez aurre, baina latz jardun arren, ezin izan zuen urrea lepora eraman, zilarrarekin konformatu behar. Gizonen Senior Mailan 10. izan zen Lezoko Beleak-eko kide Nico Infante, eta 13. Joao da Silva.

Eskrima taldeko kideek esan dute bai Curtok zein Castillok aukera asko dituztela Senior Mailako Euskadiko Liga irabazteko, egun sailkapen nagusian lehena delako Castillo, eta bigarren postuan delako Curto. Liga horretako azken jardunaldia (Euskadiko Txapelketa ere izango da) ekainaren 20an jokatuko da. Atzetik hurbilen dituztenak baino hobeto gelditzen badira, bientzat izango dira emakumeen eta gizonen kategorietako ligak, beraz, klub onena izango da Lezoko Beleak.

“Klub txikia gara, aurten bost urte beteko ditugu. Bi ligak lortzea sekulako balentria litzateke. Kirolari hauek asko eta oso ondo entrenatzen dira. Eskrima poztasun iturri izango da Lezorentzat”, esan du klubaren zuzendari tekniko Juma Estevezek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.