Madalenetako kartel lehiaketaren erakusketa, Xenpelar Etxean
Hilaren 30era arte bisitatu ahalko da erakusketa, 17:00etatik 20:00etara.
madalenetako kartelen aurreko erakusketa bat. Madalenetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa zabaldu dute gaur, hilak 18, Xenpelar etxean. lehiaketak 40. ekitaldia du aurtengoa. Erakusketara kategoria orokorreko zein haurren kategoriako lanak bildu dituzte. Erakusketa hilaren 30era arte bisitatu ahalko da 17:00etatik 20:00etara.
Lanak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek, baina baita herri saria emateko aukera ere. Bozketa erakusketa aretoan bertan ahal izango da hilaren 26ra arte.
Epaimahaia hilaren 27an bilduko da eta aurtengo jaietako kartel iragarlea eta haurren kategoriako irabazlea hautatuko ditu. Egun horretan bertan jakinaraziko dira hiru sariak.
