'Aitatxo' dokumentala, Niessen kulturgunean
Seme-alaba hil ondoren, beren sufrimendua eta dolurako eskubideaz mintzo dira lau aita dokumentalean.
Aitatxo dokumentalak seme-alaba hiltzeagatiko dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Hori horrela, seme-alaba hil zaien lau aiten testigantzaren bitartez, aiten sufrimendua eta dolu eskubidea agerian jartzen ditu dokumentalak. Juneren Hegoak elkarteak antolatu du emanaldia, Badalab eta Errenteriako Udalarekin elkarlanean, eta Niessen kulturgunean izango da emanaldia bihar, ostirala, 18:30ean.
Dokumentalak aitei ahotsa eman nahi diela azaldu dute haren arduradunek, “gizartean dagoen genero begiradarekin apurtuz, eta itxaropen mezua zabalduz”.
Dokumentala ikusita, solasaldia egingo dute. Urko Askasibarrek gidatuta, Anakotz Lasarte, Izaskun Andonegi, Mikel Perez eta Naroa Martinez ariko dira,
Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta jarduera euskaraz izango da.
