Basajaun elkartearen janari eskaera plataforma aurkeztuko dute Torrekuan
Talaios kooperatibak Basajaun sukalde komunitarioak sustatzen dituen elkartearentzat garatutako plataforma digitala da bi eragileek aurkeztuko dutena.
Torrekua eraikina. Bertan kokatuta dago Humanitate Digitalen Ikerketa Zentroa. Basajaun elkartearen erabiltzaileek, janarien eskaera egiteko garatu duen plataforma digitala aurkeztuko du Talaios kooperatibak datorren asteartean, hilaren 26an, Torrekuan. bi eragileak izango dira aurkezpen horretan, Basajaun eta Talaios. Elikadura tokian tokitik eraldatzeko sukalde komunitarioak bultzatzen ditu Basajaunek, “tokiko elikagaiekin, moduz kozinatzen diren menu osasuntsuak prestatu eta horiek etxeetara bidaltzeko”.
Basajaunera batzen diren bazkideek aste batetik besterako egiten dituzte menu eskaerak—astero 16 plater dituzte aukeran— eta banaketa puntuetan jaso. Menu eskaera horiek egiteko Talaiosek garatutako plataforma digitala baliatzen dute; azken hori da, hain zuzen ere, asteartean aurkeztuko dutena.
Talaios teknologia digital askearen eta ekonomia sozial eraldatzailearen baitako aholkularitza barneko aholkularitza, garapen eta ahalduntze zerbitzuak ematen dituen kooperatiba da. Web diseinuak eta garapen egokituak eskaintzen ditu, eta hori da Basajaun elkartearekin batera egin duen lana.
Aurkezpena herritar orori irekia da. Informazio gehiagorako, klik hemen.
