Kulturartekotasuna sukaldetik landu dute
Errenterian 11 Kolore jaialdiari hasiera eman dio Familia Lagunekin su artean jarduerak; 60 lagun bildu zituen iniziatibak suaren bueltan.
Su artean jardueran parte hartu zutenak.Familia Laguna Euskaldarrak elkartearen sukaldea izan zuten topagunea. Egitekoa, erraza, menua prestatzea, lehenengoa, bigarren platera eta azken burua. Nepalgo momoak, Kolonbiako salchipapak, eta Euskal Herriko gazta tarta, hiru plater horiekin osatu zuten karta Familia Laguna programako Bijayk, Linak eta Adolfok, eta pertsona helduen udal estrategiaren partaide diren Flori eta Ferminak; ez ziren bakarrik aritu, bertaratutako beste lagunen laguntza izan zuten sutondoan.
Jatekoak prestatu zituzten, baina hortik harago doan lana egin zuten atzo Euskaldarral ekartera bildu ziren lagun horiek guztiek: bakoitzak beretik jarri, ale ugariz bakarra sortu eta Errenteria-Oreretako komunitatea osatzen duen kultur aniztasuna nahastu, elkartu, saretu eta josi, denek ezinbestekoa duten lekua hartuz. Elkarbizitza sare trinkoa eratzearekin batera, bakoitzak bere herriko sukaldaritzaren sekretuetako batzuk partekatzeko aukera izan zuen, gainera.
Atzokoa, hasiera ekitaldia izan. Aurretik hamaika jarduera aniztasuna aldarrikatu ta ospatzeko hilaren 30era arte. (Egitaraua ikusteko egin klik hemen)

