55 plazako aparkaleku berria Altzaten
TAOren bigarren eremuan sartu dute aparkaleku hori eta mugikortasun urria duten pertsonentzako bi aparkaleku ditu.
Aparkaleku berria Altzaten.Herri Bizia Altzate auzoaren eraikuntza azken fasera hurbiltzen ari da, eta orain TAO aparkaleku berri bat egokitu da bertan. 55 plaza ditu aparkaleku berriak, horietako bi mugikortasun urriko pertsonentzat. Plaza berri horiek TAOren bigarren eremuan sartzen dira.
Aparkatzeko gune hori behin-behinekoa dela jakinarazi du udalak, datozen urteetan aparkaleku eraikin bat eraikitzea aurreikusten baita, ibilgailu gehiagorentzako tokia izango duena.
