Euskaraz eta tokikoa, baina zertarako?
Euskarazko hedabideek zer funtzio betetzen duten aztertzeko mahai ingurua egin du HITZAk, Antxeta Irratiko Aitziber Zapirain, Oiartzun Irratiko Alazne Etxeberria, HITZAko Urko Etxebeste eta BERRIAko Urtzi Urkizurekin.
Joan den ostiralean (hilak 15) OARSO BIDASOKO HITZAk bere 1.000 alea argitaratu zuen. Astekariaren zenbaki handi eta biribil horren harira, hedabideak mahai-inguru bat egin zuen ostiralean bertan, Lezoko Gezala auditoriumean. Tokiko euskarazko hedabideek zertan dabiltzan azaldu zuten HITZAko zuzendari Urko Etxebestek, Antxeta Irratiko koordinatzaile Aitziber Zapirainek eta Oiartzun Irratiko Alazne Etxeberriak, BERRIAko kazetari Urtzi Urkizuren gidaritzapean.
Esker mila bertaratu zineten guztioi!
