Ikastoletako langileek lan akordioa osotasunean bete dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletako hamar langiletik zortzik lanuztea egin dute. Ezinegona eta kezka azaldu dute Hezkuntza sailak erakutsitako jarrerarekin.
Orereta Ikastolako langileen atzoko protestaren irudi bat.LAB sindikatua Lanuztea egin zuten atzo LAB sindikatuak deituta Araba, Bizkai eta Gipzukoako Ikastoletan. Oarsoaldeko ikastoletako langileek bat egin zuten protesta horrekin atzo, eta sindikatuaren arabera, EAEn hamar langiletatik zortzik babestu zuten protesta. Hezkuntza sailari, 2023an lortutako lan akordioa osotasunean bete dezala exijitzeko egin zuten atzo lanuztea, “kezkaz bizi dute ikastoletako langileek konpromisoei bizkar emanda dabilelako Hezkuntza saila. KJonpromiso horiek bete, luzapenetan ibiltzeari uztea eskatu diote”.
Lan akordio horren arabera, besteak beste, ikastoletako langile guztien soldatak sare publikoko ikastetxeetakoenekin parekatzea 2027rako, edota ikastoletako langileen lan baldintzak aztertzeko mahai tekniko baten eraketa —bi sareen arteko langileen baldintzak homologatzeko lehen mugarria izango zena— hitzartu ziren. Mahai tekniko horrek 2025eko ekainerako lanak bukatuta behar zituen, ikastoletako langile guztien lan baldintzen azterketa hain zuzen ere, hala ere epea bukatu eta urtebete geroago mahai teknikoaren arrastorik ez dela salatu du LABek.
Sinatutako erdizka baino betetzen ez dela ari ere esan du sindikatuak soldata igoerari dagokionean: “2024ari zegokion igoera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletako langile guztiei aplikatu zitzaien, ez ordea, 2025ean eta aurten, “Haur Hezkuntzako hezitzaileei, hezkuntza laguntzaile espezialistei, jarduera osagarrietako langileei, administrazioko langileei, IKT mantenu teknikariei, sukalde eta jantokiko langileei, mantenuko arduradunei, atezainei, garbiketako eta garraioko langileei ez die aplikatu zegokien igoera Hezkuntza sailak”.
LABeko gogoratu du duela urtebete iragarri zuela mobilizazio araoa hasiko zuela Hezkuntza sailak agindutako epeakl gainditzen ari eta konpromisoak ez zela betetzen ari ikusita; atzoko lanuztea ordutik egindako mobilizazio ugarien segida izan dela gaineratu zuen.
- Ikastoletako langileek lanuztea egin dute Hezkjuntza sailak lan akordioa bete dezala exijitzeko.




