Kolore ugari, denak beharrezkoak
Sargoria, kolore eta kultur aniztasuna bilakatu du burubeltz konpartsak gaur.
Burubeltz konpartsak kalea hartu du gaur. Sargoria, kolore eta kultur aniztasuna bilakatu du burubeltz konpartsak gaur. Urteroko hitzorduak ez du kale egin, sargoria gorabehera, eta berriro askotarikoa dela Errenteria-Orereta utzi dute nabarmen. Errenterian 11 Kolore dinamikak bederatzigarren ekitaldia izango du aurtengoa, eta hilaren 30era arte izango da zer gozatu.
Kultur aniztasuna agerian jarri eta ospatzea du helburu eta hitzordurik garrantzitsuenetakoa da urtero burubeltz konpartsaren kalejira. Kulturak dira bertan protagonista, eta horien saretzea, horiek ospatzea du helburu kalejirak. Gaur, berriro, kolorez bete dute; kolore ugari eta denak beharrezko herria egin eta herri izateko.
