Lousada 40ko bizilagunen egoera Plenora, asteartean
Asteartean, hilaren 26an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, ohi moduan.
Lousada kaleko eraikina, inauguratu zutenean 2021ean. Asteartean, hilaren 26an, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, ohi moduan, eta udaletxeko pleno aretoan bertan eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango da da esteka honetan.
Tartean bi mozio aztertuko ditu planoak. Bata Lousada kaleko 40 zenbakiko bizitegi larrialdi egoeraren gainean herritar talde batek aurkeztua; bestea, EAJ alderdiarena, Ordenantza Zibikoa abian jartzeko eskatzeko.
Gai ordena
1. 2026ko apirilaren 28an ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea.
2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 916tik 1305 zk.ra (biak barne), eta Tokiko Gobernu Batzordearenak.
3. 2026/1255 Dekretuaren BERRI EMATEA , Tokiko Gobernu Batzordeko eskumenen zehaztapenari buruzkoa.
4. 2026/1472. Delegatu-Dekretuaren BERRI EMATEA: 2026ko Madalenetako omenduaren izendapena.
5 PROPOSAMENA: “Maria Enea Gaztaño Auzoa 40 orubeko Xehetasun Azterketa”. Behin betiko onespena.
6. PROPOSAMENA: “ESNABIDEko B-1 partzelako 32. Sektorearen Xehetasun Azterketa”. Behin betiko onespena.
7. MOZIOA EAJ/PNV Udal taldeak aurkeztutakoa: Errenteriako bizikidetza eta espazio publikoaren erabilera egokia bermatzeko ordenantzaren ingurukoa.
8. HERRITARREN MOZIOA: Lousada 40ko bizitegi-larrialdiari eta utzarazpen masiboen arriskuari buruzkoa.
9. PP ERRENTERIA Udal taldeak aurkeztutako interpelazioa.
10. Galdera-eskariak
