Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Ibon Salaberria Etxabe. Musikaria

«Musikak gauzak adierazteko bidea ematen dit»

Musikan etenaldi luze bat egin ondoren, Ibon Salaberria Etxabe musikari lezoarrak bederatzi abestiz osatutako Siamesa diskoa sortu du. Igandean emango du lana aurkezteko lehen kontzertua, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Lezo,Pasaia
2026/05/22

Musikan etenaldi luze bat egin ondoren, Ibon Salaberria Etxabe musikari lezoarrak bederatzi abestiz osatutako Siamesa diskoa sortu du. Igandean (hilaren 24an) emango du lana aurkezteko lehen kontzertua, Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan.

Nondik datorkizu musikarekiko zaletasuna?
Txikitatik izan dut tendentzia instrumentuekin jolasteko. Aitak harmonika bat zuen, etxean txirula bat ere bazegoen, eta jotzen jakin gabe melodiak eta doinuak ateratzen nituen haiekin. 15 urte ingururekin gitarra jotzen hasi nintzen Lezoko Musika Eskolan, eta beti izan dut tendentzia ikasten nuenarekin zerbait egiteko, jolasteko, saltseatzeko eta sortzeko. Gitarra ikasi nuenez, instrumentu horrekin hasi nintzen, eta maketa bat sortu nuen ondoren: …eta aterki ilunak. Nire gitarra irakaslea Angel Unzu zen, eta maketa hori berarekin grabatu nuen. Orain laguntza eskatu diot eta abesti batekin lagundu dit. Beti izan dut musikarekiko kuriositatea, nekienarekin gauzak eginez.

2000. urtean Desoreka taldea sortu zenuten. Nola oroitzen dituzu garai haiek?
Maketa grabatu nuenean, kontzertuak ematen hasi nintzen. Lehena Lezoko Leitza tabernan izan zen. Bitartean, konposatzen ere jarraitu nuen. Lezon Lezorrotik at bilduma atera zen, bakarlari eta taldeen parte hartzearekin. Proiektua musika eskolaren inguruan eraiki zen, eta Aitor Amezagak kudeatu zuen. Nik bi abesti grabatu nituen bildumarako, eta horiek grabatzeko, taldekide batzuekin egitea eskatu nion Aitorri. Hor elkartu ginen lehen aldiz ondoren Desoreka osatuko genuen kideak: Iker Salaberria, Iker Altzola, Asier Susperregi eta ni neu. Txerrimuñon jo genuen lehen aldiz, eta taldearen lehen abestia sortu genuen. Ondoren, Urko Zendoia abeslaria batu zen taldera. Nire bakarlari garaitik sortutako taldea da Desoreka.

Taldeak hamarkada bateko bidea osatu ondoren, 2009an Desoreka utzi eta etenaldi bat egin zenuen musikan. Zergatik?
Desorekaren bigarren fasean ginen. Asier Susperregik taldea utzi eta Iraitz Montalban sartu zen. Oso gustura ari ginen eta uste dut lan politak egin genituela. Kontzertuak ematen genituen Euskal Herri osoan zehar, baina nekeza egiten zen: batzuetan oso jende gutxirentzat jotzen genuen eta baldintzak ez ziren onak. Gainera, ez nuen dinamika on bat taldeak exijitzen zuen konpromisoa jarraitzeko. Horrez gain, aita izango nintzen, eta hor ikusi nuen nire ibilbidea bukatu zela, nire burua eta denbora familian egon behar baitziren.

Ondoren, 2018an Musika Konposizioko ikasketak egin zenituen Pasaia Musikalen. Musika berrartu zenuen. Etapa hori garrantzitsua izan zen zure bizitzan, ezta?
Oso. Konturatu nintzen haurren munduak erritmo bizian eramaten zaituela, eta batzuetan ez diozu zure zaintzari erreparatzen. Konturatu nintzen sorkuntza eta musika nire izaeraren parte zirela. Pasaia Musikalen hasi nintzenean hobeto sentitzen nintzen. Saltseatzeko bide hori berriro ireki zitzaidan. Oso oinarrizko gauzekin hasi ginen, eta Josu Elberdin irakaslea konturatu zen zerbait gehiago eskaini nezakeela.

Etenaldi luzearen ondoren, zure bakarkako lehen lana argitaratu duzu: Siamesa. Zer kontatu duzu bertan?
Pausoz pauso sortutako proiektu bat izan da, ez da helburu bat izan. Helburua zen klasean lehenengo abestia egitea, baina Josuri gustatu zitzaion eta esan zidan horrek zerbaiten parte izan behar zuela. Hor hasi zen Siamesa. Emozioetatik sortu dut diskoa, nire sentimenduak transmititu ditut. Horregatik atera da horren intimista eta emozionala. Ni beste modu batera sentitu ondoren, azken bi sorkuntzak beste batzuekiko oso ezberdinak dira letra aldetik, beste bide bat jorratu baitut. Pausoz pauso joan naiz, eta prozesuak honaino ekarri dit.

Eta zergatik Siamesa izena? Teorian koherentzia handirik gabe sortua izan da, bi estilo ezberdin ikusten nituelako: bat kantautoreagoa eta bestea askeagoa. Proiektua koherente egin nahi nuen, eta hor daude siamesaren eta ispiluaren ideiak. Sortzeko bi modu nituen, eta ezberdinak badira ere, nik lotu ditut.

Zer da musika zuretzat?
Entretenimendurako erabiltzen dut, eta abanikoa izugarria da. Badakit zein musika estilo jarri behar dudan momentu bakoitzean uneko egoerari buelta emateko. Musikak gauzak adierazteko bidea ematen dit.

Lehen kontzertua emango duzu igandean (hilaren 24an) Trintxerpeko alkateordetzan, 19:00etan. Gogotsu oholtzara itzultzeko?
Bai. Ilusio eta urduritasun pila dut, baina gogotsu nago. Pausoz pauso joan naizen honetan, kontzertua beste pauso bat da. Momentuz hau da dudan kontzertu bakarra, eta proba bat da niretzat, hordago bat. Jakin nahi dut nola helarazten diodan jendeari diskoan jasotakoa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.