Plaza dantzan trebatzeko aukera Trintxerpen
Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak plaza dantza ikastaroa ondu du, lau saio antolatuta. Hilaren 29a da izena emateko azken eguna.
Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolak, Pasaia Musikalen, Pasaiako Udalaren eta Karmengo Ama ikastetxearen laguntzarekin, plaza dantzako ikastaroa ondu du, lau saio antolatuta. Saioak hilaren 30ean eta ekainaren 6an, 13an eta 20an izango dira, Trintxerpeko Karmengo Ama ikastetxeko gimnasioan, 10:00etatik 12:00etara.
Hilaren 29a (ostirala) da ikastaroan izena emateko azken eguna. Parte hartzeko, 25,42 euro ordaindu beharko dira. Informazio gehiagorako 943 39 60 55 telefonoa eta helbide elektronikoa ahalbidetu dituzte antolatzaileek.
