Meipiko jaiek eztanda egingo dute asteburuan
Ostiraletik igandera bitartean Donibaneko auzoko jaiak egingo dira. Meipiko Jai Batzordeak jarduera mordoa prestatu ditu festez gozatzeko.
Argazkia: Meipiko Jai Batzordea. Ostiraletik igandera (hilaren 29tik 31ra) bitartean, Donibaneko Meipi auzoa jai giroan murgilduko da, auzo horretako festek eztanda egingo baitute. Meipiko Jai Batzordeak publiko eta gustu guztiak aintzat hartu dituen programazioa ondu du festez gozatzeko. Aurten, eta berritasun gisa, artisauen azoka egingo da lehen aldiz. Larunbatean izango da, 11:00etatik 14:00etara, eta honakoak izango dira artisau parte hartzaileak: Bihurri, Maridomingi, Akna, Xatur Telletxea, Xabier Arregi, Pott Keramika, Harizpi, Valkyria eta Tini Asmatuz.
Meipiko Jaiak 2026
Hilak 29, ostirala
- 19:00: Pasai Txaranga auzoan barrena.
- 19:45: Omenaldia Nora Lopez eta Ander Aramendiri.
- Ondoren: Agurra Lintxua Dantza Taldearen eskutik.
- 20:00: Jaien hasiera alkate txikiekin.
- Jarraian: Buruhandiak eta Pasai Txaranga.
- 22:00: Erromeria: Joselu Anayak.
- Ondoren: Gaur giroa.
Hilak 30, larunbata
- 10:00: Diana herriko txistulariekin.
- 11:00: Toka eta igel txapelketa.
- 11:00: Artisauen azoka.
- 11:30: Patata tortilla txapelketa.
- 12:00: Mutxikoak.
- 13:00: Rifaren zozketa.
- 17:00: Haurrentzako jolasak.
- Jarraian: Askaria.
- 18:00: Danborrada auzoan zehar.
- 20:00: Burrunba Elektrotxaranga.
- 23:00: Kontzertua: Herenegun.
- Ondoren: DJ Whose.
Hilak 31, igandea
- 11:00: Haurrentzako arrantza txapelketa Nabalaldean. Antolatzailea: Izkiro elkartea.
- 11:30: Haurrentzako eskulanak.
- 12:00: Vermuteka txosnan.
- 12:30: Zunba saioa Tiki eta Rikirekin.
- 14:30: Herri bazkaria, paella jatea. Laguntzailea: Komando Zurito.
- Ondoren: Bingoa.
- 18:00: Erromeria: Gauargi.
- 21:30: Jaien bukaerako traka.
