Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Udalak eta San Markok hitzarmena sinatu dute hondakinen kudeaketa hobetzeko

Akordioaren baitan, errefusa egunero jasoko da, eta plastikoaren bilketa eta edukiontzien garbiketak maizago egingo dira.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/05/25

Pasaiako Udalak eta San Marko Mankomunitateak hondakinen bilketa eta kudeaketa hobetzeko hitzarmen berria sinatu dute. Akordio horrekin, San Markok hartuko du beregain aurrerantzean Pasaiako hiri hondakinen bilketa osoa, errefusaren frakzioa barne. Errefusa, orain arte, udalak kudeatzen zuen zuzenean.

Udalak adierazi du hitzarmenak “jauzi garrantzitsua” dakarrela herriko hondakinen kudeaketan, “zerbitzuaren koordinazioa, eraginkortasuna eta kalitatea hobetzea” helburu hartuta. Herritarren egunerokoan “hobekuntza nabarmenak” ekarriko dituela zehaztu du udalak, “kale garbiagoak, edukiontzien mantentze hobea eta bilketa maiztasun handiagoa ahalbidetuz”.

Teo Alberro Pasaiako alkateak “positiboki” baloratu du akordioa, eta baietsi du udal gobernua azken urteetan hondakinen kudeaketa hobetzeko egiten ari den apustuaren baitan kokatzen dela: “Akordio honekin urrats garrantzitsua eman dugu Pasaiak hondakinen kudeaketa eraginkorragoa eta jasangarriagoa izan dezan. Zerbitzu hobea eskaini nahi diegu herritarrei, eta aldi berean, baliabide publikoen erabilera arduratsuagoa eta efizienteagoa egin”.

Errefusa egunero eta plastikoa maizago

Hitzarmenaren berritasun nagusietako bat da errefusaren bilketa astelehenetik igandera egingo dela hemendik aurrera, jaiegunak barne. Orain arte astelehenetik larunbatera eskaintzen zen zerbitzu hori. Aldaketa horrek astelehenetan sortzen ziren hondakin pilaketak saihestea ahalbidetuko duela nabarmendu du Alberrok: “Neurri horrek hobekuntza zuzena ekarriko du kaleen garbitasunean, usain txarren murrizketan eta edukiontzi irlen inguruko irudian.

Horrez gain, plastiko eta ontzi arinen bilketa ere indartu egingo dela aurreratu du udalak, bereziki betetze maila handiena dagoen puntuetan.

Beste hobekuntzetako bat edukiontzien garbiketan emango dela adierazi du udalak. Aurrerantzean, San Markok hartuko du edukiontzien barruko zein kanpoko garbiketaren ardura osoa, eta garbiketa lanak ere maiztasun handiagoarekin egingo dira. “Horrek higiene baldintzak eta herriko espazio publikoen egoera hobetzen lagunduko du, batez ere udan”, zehaztu du udalak.

Hitzarmenak, gainera, ingurumen ikuspegitik ere “onura handiak” ekarriko dituela baietsi du Iraitz Pazos Hirigintza, Ingurumena eta Zerbitzuetako zinegotziak: “Gaikako bilketa indartzea eta hondakinak modu egokiagoan bereiztea funtsezkoa izango da birziklatze tasak handitzen jarraitzeko eta errefus kopurua gutxitzeko”. Pazosek jakinarazi du hondakinen kanpaina berria martxan jarri zenetik birziklatze tasa %3an igo dela urte bakarrean, eta horrek 100.000 euroko aurrezkia ekarri duela diru kutxa publikoan.

Akordioak “udal baliabideen optimizazioa” ere ahalbidetuko duela baietsi du udalak. Udal langileak herritarrek eskatzen dituzten bestelako mantentze eta zerbitzu lanetan jardun ahal izango dira hemendik aurrera: kaleetako konponketetan, mantentze lanetan, esku hartze urgenteetan edota herriko azpiegituren zaintzan. Udalak jasotzen jarraituko dituen frakzio bakarrak Donibane eta Torreatze kaleetakoak dira, oinezkoen elkarbizitzarako gune bereziak baitira.

Aurrezkia eta egonkortasuna

Udalak egindako txosten teknikoaren arabera, hitzarmen berriak epe ertainera “aurrezki ekonomikoa eta egonkortasun handiagoa” ere ekarriko dituela jakinarazi du. Udalaren hondakin bilketako ibilgailuak 20 urte bete ditu, eta “berehala” ordeztu beharko litzatekeela zehaztu du udal erakundeak. Berri baten kostua 400.000 eta 450.000 euro artekoa litzatekeela gaineratu du udalak, urteko mantentze eta erregai gastu handiez gain. Zerbitzua modu eraginkorragoan eskaintzeko, San Markok baliabide tekniko eta logistiko egonkorragoak dituela nabarmendu du udal erakundeak. Hitzarmenak, gainera, edukiontzi irisgarriagoak pixkanaka ezartzea ere aurreikusten du, mugikortasun urriko pertsonen erabilera errazteko.

Azkenik, herritarren lankidetza eskatu du Alberrok: “Udaletik baliabide guztiak jartzen ari gara hondakinen kudeaketa hobetzeko, baina herritarren inplikazioa ere ezinbestekoa da. Birziklatzea, hondakinak edukiontzi barruan uztea eta altzarien bilketa egunak eta puntuak errespetatzea guztion ardura da”.

Datozen asteetan kontzientziazio kanpaina berria abiatuko da, hainbat hondakin gunetan olana handiak jarriz. Bertan, hondakinak edukiontzietatik kanpo uztea arau hauste arina dela gogoraraziko da. Pasaiako hondakinen udal ordenantzaren 46.1 eta 49.1 artikuluen arabera, jokabide horiek 1.000 eurora arteko isunak ekar ditzaketela jakinarazi du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.