Posta bulego berria du Pasaiak
Lehen zegoenetik ondora eraman dute Correosen Trintxerpeko bulegoa. Citypaq zerbitzua gehitu diote ohiko eskaintzari.
Bulegoaren bezeroentzako eremukoa da irudia.Correos Pasaiak duen Correosen posta bulego bakarra tokiz aldatu dute. Ez oso urrunera, gainera: aurrekotik ondo-ondora eraman dute bulegoa, Trintxerpen Sprilurrek egin duen eraikin berrira alegia, Euskadi etorbideko 2. zenbakira. Martxan da jada lau barruti dituen udalerriko posta bulego berri eta bakarra; urte batzuk dira Antxokoa itxi zutela.
Correosek jakinarazi du 160 metro koadrokoa dela bulego berria, eta erabiltzaileen zerbitzurako eremua 42 metro koadrokoa dela. Bertan hiru langile ariko direla zehaztu du. Erakunde horrek nabarmendu du Correosen ohiko zerbitzuez aparte, Axa aseguru enpresaren gunea ere izango dela bertan, eta zerbitzu berri bat ere balia dezaketela pasaitarrek: Citypaq. Paketeen zerbitzua da hura, eta 36 kaxoiko sistema baten bitartez euren paketeak eguneko 24 orduetan kudeatu ahal izango dituzte horien jabe edo arduradunek; bulegoaren kanpoaldean dago zerbitzu hori.

Citypaq zerbitzua bulegoaren kanpoaldean dago. Argazkia: Correos.
