Sindikatuen eskutik helduko da Azken Ostirala
Sindikatuek, Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deituta, 19:30ean elkartuko dira Herriko Plazan.
Hilaren 28an egingo dute Azken Ostirala. Azken Ostirala egingo dute ostiralean, hilak 29. Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak deituta, 19:30ean egingo dute euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko mobilizazioa, Herriko Plazatik abiatuta. Oraingoan, sindikatuek hartu dute errepresaliatuen eskubideen aldeko protestaren lekukoa.
Herritar guztiak deitu dituzte protestarekin bat egitera: “Lanean jarraitu behar dugu salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arrunta aplikatu arte”.
