The lio, Txuleria Joder! Ezezez, Kilimak eta Kunbialari, Alabergan
Handira jo du aurten ere Alabergako jai batzordeak eta egitarau zabala ondu du; musika erruz auzoko jaietan auzotar guztiei erantzuteko moduko egitaraua osatuta.
Bihar hasiko dira jaiak Alabergan. Ez du inoren inbidiarik Alabergak. Horretaz ohartzeko auzoko jaietako egitarauari erreparatu baino ez dago, aurten ere handira jo du hordagoa Alabergako jai batzordeak egitarau zabala eta erakargarria prestatzeko, eta auzotar guzti-guztiei zer gozatu eskaintzeko. Asteburuan izango dira festak, hilaren 29tik 31ra.
Antolatzaileek egitarauko hainbat jarduera nabarmendu dituzte. Horrela, ostiralean haurrei begira antolatutako Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren emanaldia aipatu dute, baita gaueko kontzertua ere. 22:30ean hasita, The lio nafarrak, Bizkaiko ezkerraldeko Chuleria, joder!, eta Bilboko Ezezez taldeek hartuko dute auzoko oholtza.
Larunbat goizean berriz, hainbat txapelketa eta puzgarriak izango dira protagonista eta arratsaldez, haur jolasak, aparraren festa eta tardeoa. Gauen berriz, musika nagusi Kilimak eta Kumbialari taldeekin eta ondoren, Nonbait taldearen dantzaldia.
Igande eguerdian danborrada, herri kirolen erakustaldia. Arratsaldean disko festa Xaiborrekin.
Auzotarrei zein auzotik kanpokoei parte hartzera animatu die jai batzordeak.
Festetako egitaraua
Ostirala
- 18:00: Haur emanaldia plazan: Ehiztari ehizatua (Patata Tropikala Antzerki
Laborategia). Ondoren, txikientzako askaria. - 19:30: Txupinazoa: Maider Ronquete Ruiz auzotar sopranoari omenaldia. Jarraian,
buruhandien irteera. - 20:00: Pintxo potea auzoko plazan, Uriñaren eskutik.
- 22:30: Kontzertua plazan: THE LIO, CHULERÍA, JODER! eta EZEZEZ taldeak. Ondoren, musika
Larunbata
- 12:00: Toka, bote eta penalti txapelketak plazan.
- 12:30-14:30: Puzgarriak plazan.
- 13:30: Patata tortilla txapelketa. Ondoren, tortillen dastaketa eta goizeko txapelketen sari banaketak.ç
- 16:30: Aparraren festa garajeen plazan.
- 17:00-19:30: Puzgarriak, jolasak, eta aurpegi margoketa Kids&Us-en eskutik, plazan
- 18:30: Txikientzako askaria, Pizza Sprinten eskutik.
- 19:00-22:00: Tardeoa plazan: DJ Jesus Gil.
- 22:00: Zezensuzkoa!
- 22:30: Kontzertua plazan: KILIMAK eta KUNBIALARI. Ondoren: Dantzaldia NONBAIT taldearekin plazan.
Igandea
- 10:00: Udal Txistulari Taldearen diana auzoan zehar.
- 12:00: Danborrada, Deiadar txarangak lagunduta, eta Lapurdiko Pizzen hamaiketakoarekin.
- 12:30: Bola-joko txapelketa handia plazan.
- 13:00: Herri-kirolen erakustaldia plazan: Ibai Soroa eta Txomin Amundarain aizkolariak, Goenatxo II harri-jasotzailea.
- 14:30: Paella-jate herrikoia plazan, Super Amararen laguntzarekin. Bazkalondorenean… bingoa!
- 16:30: Haurrentzako marrazki lehiaketa. Gaia: Reala, txapelduna!
- 17:30: Haurrentzako emanaldi musikala plazan: XAIBOR.
- 19:00: Txokolate-jatea, bizkotxoa Geza eta Gazia gozodendaren eskutik, eta marrazki lehiaketaren sari banaketa.
- 19:15: Buruhandien irteera.
- 19:30: DINOSHOWA plazan eta…
- 20:00: Jaiei amaiera emateko… traka musikala!
