Trintxerpe musikaz blaituko da ekainaren 4tik 23ra
Serafin Esnaola plazak Illunbe Musika Elkarteak sustatzen duen Musikaz Blai egitasmoaren XVI. ekitaldia jasoko du.
Ekainaren 4tik 23ra bitartean, Musikaz Blai egitasmoaren XVI. ekitaldia egingo da Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan. Musikaz Blai Illunbe Musika Elkarteak sustatzen duen kultura zikloa da, Pasaia Musikal Udal Musika Fundazio Publikoaren eta Pasaiako Udalaren babesarekin. Jardunaldiek, gainera, Juanje Neira Pasaiako Udal Musika eta Dantza Eskolaren, Euskal Herriko Txistularien Elkartearen eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntza ere izango dute.
Kultura zikloaren helburua da “musika eta dantza herritarrei hurbiltzea, adierazpen artistiko horiek ezohiko espazio publikoetara eramanez”. Laura Ré Kultura zinegotziak Musikaz Blai bezalako egitasmoen garrantzia nabarmendu du: “Musika eta kultura kalera hurbiltzen ditu, bizitza komunitarioa indartuz eta musikaren eta dantzaren bidez belaunaldien arteko topaguneak eskainiz. Ziklo mota horiek funtsezkoak dira Pasaiako kultura nortasuna bizirik mantentzeko eta udalerriko musika elkarte eta eskolek urte osoan egiten duten lan eskerga babesteko”.
Musikaz Blai 2026
Ekainak 4, osteguna
- 17:30: Musika eskolako taldeak: euskal dantzako haurrak, Musika Banda gaztea, metal taldea, gaitako ikasleak eta perkusio taldea. Serafin Esnaola plazan.
Ekainak 5, ostirala
- 17:00: Musika ikasleen konbo jaialdia eta Disdira elkartearen aurkezpena. Serafin Esnaolan.
- 18:00: Trikitixa eta panderoko ikasleen kalejira. Musika eskolatik.
Ekainak 6, larunbata
- 12:30: Illunbe Akordeoi Orkestraren kontzertua. Serafin Esnaolan.
- 13:30: Illunbe Musika Bandaren kontzertua. Serafin Esnaolan.
- 18:00: Gipuzkoako dantza askatuko 70. haurren txapelketa (Josetxo Dominguezi omenaldia). Serafin Esnaolan.
- 20:00: Dinbi Danba taldea. Serafin Esnaolan.
Ekainak 7, igandea
- 12:00: Txistularien kalejira. Euskadi etorbidetik.
- 12:30: XVII. Txistularien Alardea. Euskal Herriko zenbait eskolatako txistularien, metal taldeen, perkusioen, Illunbe Abesbatzaren, Ibaiertz Abesbatzaren eta Pasaiako Musika Eskolako dantzarien parte hartzearekin. Serafin Esnaolan.
Ekainak 13, larunbata
- 20:00: Illunbe Orkestra Sinfonikoaren kontzertua. Karmengo Amaren elizan.
Ekainak 23, asteartea
- 20:30: San Joan bezpera. Dantzak zuhaitzaren inguruan eta San Joan sua. Gernika plazan eta Euskadi etorbidean.
